

Ardoak batzen duena
Sacacorchos eta Cascanueces tabernek osatzen duten Ad Hoc proiektua erreferentzia bilakatu da bilbo. Gu bi puntu hauen loturara batu gara.
Baco jainkoa, garai guztietako artistak eta Bilboko txikiteroak. Guztiak ardoak batuta. Mahatsaren opari misteriotsua. Zenbat zapore tanta bakarrean! Eta a ze zortea ardo botila berri bat diseinatzeko eskatzen digutenean.
Bilbon erreferentziazko bilakatu den Ad Hoc proiektuak, bidaia gastronomiko batera gonbidatzen gaituzte. Aukeratutako ardoak bertako produktu onenekin batera maridatzen dituzte Cascanueces eta Sacacorchos tabernetan.


Sacacorchos eta Cascanueces tabernek osatzen duten Ad Hoc proiektua erreferentzia bilakatu da Bilbon. Gu bi puntu hauen loturara batu gara.
Entrehaches, soka bereko ardoak
Solabal bodegarekin elkarlanean ardo berezi bat sortu eta botilaratu dute beraien tabernetarako, Entreaches. Gure lana ardo berezi horri etiketa egitea izan zen.
Proiektua eraikitzen duten atal guztiak aztertu ondoren, ohartu ginen proiektu hau puntu ezberdinen arteko loturetatik jaio zela. Ideia horri helduta sortu zen botila zeharkatzen duen sokaren ideia.
Bi portu irudikatu genituen, Cascanueces eta Sacacorchos, soka bakar batez lotuak. Bien erdian Entrehaches ardoa. Honekin batera txartel txiki batzuk sortu genituen bidaia gastronomiko hau azaltzeko.
“Gure kultura, sentsazio, sentimendu eta gozamenaren arteko lotura, Bilbon erreferentziazko bilakatu diren bi etxe.”

Nexo, lotura berri bat
Orain proiektu hori Nexo ardoa bilakatu da. Bi punturen arteko elkargunea, elementuena, lekuena, pertsonena, esperientziena… Ideia bera den arren bigarren etiketa hau guztiz ezberdina da. Kasu honetan bi etiketa ezberdin ideia kreatibo berdin bati lotuta. Kasu honetan, puzzle piezak.
Ideia guztiz aldatu beharrean honen jarraipen bat eginez. Sokek presente jarraitzen dute botilan eta jada proiektuaren parte dira. Honela bezeroen artean finkatzen ari ziren diskurtsoa erabiltzen jarraitzeko aukera izango dute.
Bilbon bazaude, jarri dantzan zure zentzumenak Ad Hoc proiektuarekin. Goi mailako produktua, ondo jantzitako ardoz lagunduta. Olagarroa eskatzea gomendatzen dugu. On egin!
