Kalitatezko sagardoa bada, gorria da
2020
Bezeroa
Euskal Sagardoa

MARKA NORTASUNA
Euskal Sagardoa merezi duen tokian kokatzen jarri ditugu indarrak eta lan horretan jarraitzen dugu.
Hasteko, komunikazio plana zehaztu eta marka indartzeko bi klabe nagusi ezberdindu ditugu. Produktuaren kalitatea eta prestigioa.
Marka komunikazioan oinarri izango diren klabeak identifikatuta, marka nortasun grafikoaren sorkuntza bertatik bideratu dugu. Kalitate eta prestigio parametroak iradoki behar zituen diseinuak. Horrez gain, bere bigarren bereizgarria ere garbi identifikatu behar zuen: bertako sagarra. Hortik dator, sagarra, egurra, lurra eta kirikoketa uztartzen dituen logotipoa.


Euskal Sagardoa jatorri deituraren arduradunen marketing estrategiaren langai nagusia botilaratutako sagardoa da. Epe luzeko marka lanketa uztartu beharra dago, beraz, botilen epe motzeko sustapena lantzearekin.
Helburu horrekin, jauzi berri bat eman dugu, kalitatezko sagardoa botilatik edan nahi duenak, Euskal Sagardoa jatorri deitura ziurtatua daukaten botilak aukeratu ditzan. Kalitatezko sagardoa aukeratu dezaten: zapore onekoa eta osasungarria, bertako sagarrarekin egina, enologoekin eta teknologia aurreratuarekin landua, Eusko Jaurlaritzak ziurtatua.
Sorkuntza estrategia hurrengo urratsa ematea da: Euskal Sagardoa berdin kalitatea lotura gaindituz, kalitatezko sagardoa berdin Euskal Sagardoa lotura lantzea. Ideia kreatiboa sortzeko, marka bereizten duen kolore gorriarekin lotu dugu estrategia hori, eta esloganera hitzez hitz eroan dugu: Kalitatezkoa bada, gorria da.

EUSKAL SAGARDOA AZOKAK
Bezeroarengana iristeko beharra du markak; hori da helburu nagusia. Komunikazio plan indartsuenak ez du askorik balio bezeroarengan, eta bezero potentzialarengan, eragiteko gai ez bada.
Ideia horrekin, Euskal Sagardoa jatorri deiturak kalera irten eta bere produktua ezagutzera emateko pausoa ere eman du azken urteetan. Ardatza sagardogileek mimoz egindako sagardoa kontsumitzaileekin bertatik bertara elkarbanatzea izan da. Sagastiez, ekoizte prozesuez, ontze teknikez… hitz egiteko aukera emanez. Sagardoak azken urte hauetan izan duen bilakaera erakusteko eta goi mailako produktu bat dela berresteko.
Sorlanden lan hori egituratu dugu. Stand eta eszenatokien diseinua, alde batetik, azoka egingo den plaza Euskal Sagardoaren markara egokituz: mahaiak, hozkailuak, banderolak, pankartak. Eta, bestetik, azokaren promozioa: irrati kuinak, egunkarietarako publizitatea, kartelak eta eskuorriak.








