FAGOR
Marka Restyling-a

Marka historiko baten
komunikazio eraberritua

“Fagor marka produktu ezberdinekin lotzen dugu imajinario kolektiboan, baita kooperatibismoarekin, Debagoienarekin edota euskararen inguruko konpromisoarekin ere.”

Komunikazio estrategikoaren esparruan askotan dagokigu esatea marka bat ez dela logotipo soil bat, are gehiago, logo horrek gogora ekartzen dizkigun oroitzapen, sentsazio eta pertzepzio guztien bilduma dela marka. Eta adibide ona da Fagorrena hori azaltzeko.

Euskal marka ezagunenetariko bat izan da historikoki Fagor. Fagor marka produktu ezberdinekin lotzen dugu imajinario kolektiboan, baita kooperatibismoarekin, Debagoienarekin edota euskararen inguruko konpromisoarekin ere. Historian zehar izandako lorpen eta zailtasunak, baita horiei aurre egiteko gaitasuna ere transmititzen ditu berekin gaur-gaurkoz markak.

Etxetresnen desagerpenaren ondotik eta erronkaz beteriko testuinguru sozioekonomiko honetan, Fagor kooperatiba taldeak komunikazio plan berri bat jarri du abian erakundea bakar egiten duen balio eskaintza azaltzeko bere interes-talde guztiei.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Eta ez da gutxi eskaintzeko duena, zortzi kooperatibaz osatutako taldea da, 10.000 langile dituena, gobernantza demokratikoan eta komunitateari egindako ekarpenean azpimarra jartzen duena eta iraunkortasun plan indartsu bat martxan jarri berri duena.

Fagor_marka_arkitektura_animazioaV7

\\ MARKA NORTASUNA

Fagor marka kooperatiba ezberdinek erabiltzen duten ondarea da. Bada, bere irudia testuinguru berrietara egokitzeko eta erakunde ezberdinen erabilera bateratzeko, marka restylinga egin dugu. Marka aldaketa soil eta zorrotza izan da, baina beharrezkoa irudia etorkizunera proiektatu eta irizpide komunak ezartzeko.

fagor-logoak
3 2 scaled fagor

\\ WEBGUNEA ERABERRITU

Komunikazio plana esparru digitalean aplikatzeaz ere arduratu gara. Horretara bideratu ditugu, Fagor.eus webgunea, arreta berezia jarriz SEO lanketan, baita webgunea posizionatzeko Hitz Gakoen zehaztapenetan ere. Horrez gain, sare sozialetako profilak ere eraiki dira, zehazki, Twitterren, Instagramen, LinkedInen eta Facebooken, bakoitza bere konbertsio helburu propioekin.

\\ MARKA EUSKARRIAK ETA ARGAZKIGINTZA

Erakunde batek bere jardueran beharrezkoak dituen marka euskarriak ere sortu ditugu (aurkezpen txantiloiak, buletin ereduan, roll upak, prentsa-iragarkiak, etab.). Argazkigintzak garrantzia berezia izan du euskarri hauek lantzeko orduan, marka balioak islatzen dituen artxibo propio bat sortuz: talde lehiakor eta berritzailea, lurraldean errotua, pertsonak zaintzen dituena, planetarekin konprometitua eta garapen komunitarioan azpimarra jartzen duena.

fagor-webgunea
WEBGUNEA-FAGOR
fagor-euskarriak-2.2
fagor-euskarriak-2.2
FAGOR-BATZAR-OROKORRA

“ Fagor 2030 iraunkortasun estrategia izango da kooperatiba taldearen datozen urteetako gidalerroa. Bost ardatzetan oinarritzen da: lehiakortasunean eta berrikuntzan, gobernantzan, pertsonen zaintzan, planetarekin konpromisoan eta garapen komunitarioan.”

\\ FAGOR 2030 IRAUNKORTASUN ESTRATEGIAREN KONTAKIZUNA ETA IRUDITERIA

Fagor 2030 iraunkortasun estrategia izango da kooperatiba taldearen datozen urteetako gidalerroa. Bost ardatzetan oinarritzen da: lehiakortasunean eta berrikuntzan, gobernantzan, pertsonen zaintzan, planetarekin konpromisoan eta garapen komunitarioan.

Bada, Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorreko Helburuekin koherentzian, claim kontakizun eta iruditeria sortu dugu taldeko bazkideei, eta kanpoko xede-taldeei (bezero, hornitzaile, erakunde eta gizarteari) iraunkortasun estrategia eta haren baitako neurriak ezagutzera emateko.

txostenak-fagor
10 2 scaled fagor