Skip links

burukoa 2

FUR&GO, furgoneta arruntak kanper bihurtuta


Furgoneta handi bat kanper bihurtzen duen modulu desmuntagarria da Fur&GO. Aipalek sortutako proiektua da; egitura industrial arinak sortzen dituen Arrasateko enpresa da Aipal. Aipaleko langileek furgoneta eta kanper munduan duten interesak eta covid19-ak merkatu horretan eragindako aldaketak bultzatuta sortu da Fur&GO. Hutsik dagoen furgoneta bat guztiz hornitutako kanper bat bihurtzeko aukera ematen du, 6 minututan.

Marka bat produktu berri batentzat

Marka sorkuntza izan da lehenengo urratsa. Produktu berri bat izanik, izen bat sortu genion, furgoneta eta ekintza batzen dituena: FUR&GO. Marka kontakizun oso bat hiru silabatan: furgoneta sei minutuan kanper bihurtu, eta bagoaz mendira, itsasora edo noranahi.

Izena osatzearekin batera, marka nortasun osoa eraiki genuen. Marka nortasun grafikoa osatzeko irizpideak ere izena sortzeko erabilitako kontzeptuek eta ezaugarriek ezarritakoak izan dira: asmamena, praktikotasuna, erraztasuna, moldagarritasuna, ekintza.

Argazkigintza lana ere garrantzia handikoa izan da marka iruditeria sortzeko, markaren ezaugarriak ez ezik, erabiltzailearen bizi-estiloa eta produktuaren erabilera ohiturak ere islatu gura baikenituen hasieratik: bidaia, atsedena, abentura, gozamena, askatasuna.

Inboud marketina, sare sozialak eta sareko publizitatea

Online estrategia on batek faktore asko izan behar ditu kontuan, eta aktore horiek guztiak ondo uztartuz jardun behar du ahalik eta emaitzarik onena lortzeko. Horren baitan, hainbat euskarri eta ekintza jarri ditugu martxan, erabiltzailearen eskariak eta produktuaren eskaintzak bat egin eta salmenta inbutua eraginkortasunez bideratzeko.

Sare sozialetako kontuak ere sortu genituen, Facebook eta Instagram sareetan, eta markaren helburuak betetzeko plangintza bat egin ondoren, Sorland agentziatik kudeatu ditugu sare sozialetako kontuak.

Xede-taldeak ongi definituta, bestalde, Google bilatzailean segmentazioa ondo zehaztuz, Google Ads kanpaina jarri dugu abian, kanper eta furgoneten inguruan bilaketak egiten dituzten erabiltzaileek furandgo.com webgunea aurkitu dezaten.

Hainbat kanpaina egin ditugu Facebook Ads erabiliz ere. Jarraitzaileak lortzeko kanpainak eta gure produktua ezagutzera emateko, euskarri ugaritan: Facebookeko argitalpenak eta istorioak eta Instagrameko argitalpenak eta istorioak.

Kontaktuak lortzeko kanpaina

Produktuaren erosketa prozesua kontutan izanik, erabakitze-denbora luzea eskatu ohi duen prozesua, batetik, eta, bestetik, webgunearen eta online estrategiaren helburua kontaktuak lortzea dela kontutan izanda, hainbat faktore bateratzen zituen kanpaina jarri genuen martxan.

Alde batetik, Facebook Ads kanpaina bat jarri genuen abian, erabiltzaileak gure webgunera bideratzen zituena. Webguneko atal arrunt batera bideratu beharrean, kanpaina honetarako bereziki sortutako Landing Page batera bideratu genuen erabiltzailea.

Xede-taldeak ongi definituta, bestalde, Google bilatzailean segmentazioa ondo zehaztuz, Google Ads kanpaina jarri dugu abian, kanper eta furgoneten inguruan bilaketak egiten dituzten erabiltzaileek furandgo.com webgunea aurkitu dezaten.

Landing Page horretan, produktuaren zehaztasunak eskaini genituen, pdf bat deskargatuz, erabiltzailearen emailaren truke. Bigarren kolpe batean, berriz, deskarga burututako erabiltzaileentzako emailing kanpaina bat bideratu genuen, produktuaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, zuzenean markarekin kontaktuan jartzeko.

Erlazionatutako lanak

sorland mugarriak

ELHUYAR. Ezagutza aurreratua aplikatzen

sorland mugarriak

FUR&GO, furgoneta arruntak kanper bihurtuta

sorland mugarriak

Urmuga

sorland mugarriak

Ekolurra

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies