Datuen zientzia erabaki hobeak hartzeko
2025
Bezeroa
Gislan

Datuen zientzia
Datuen gizartean bizi gara: dena neurtzen eta erregistratzen da, informazio baliagarri bihurtzeko gero. Benetako erronka, ordea, ez da datuak pilatzea, ondo interpretatzea baizik. Horretan laguntzen die era guztietako entitateei Gislanek. Erakunde publikoak eta enpresak aztertu, antolatu eta irtenbideak eskaintzen dizkie. Etapa berri bati hasiera emateko. sorlandarrok euren marka eguneratzen eta web arkitektura eta disenua berritzen lagundu diegu.


MARKA EGUNERATUA
Gislan urrats berriak ematen ari da, bere zerbitzu-eskaintza osatuz. Urrats horiei esker aholkularitzan, analisi aurreratuan, datuen bisualizazioan eta GIS zerbitzuetan ardazten dute euren jarduna. Horregatik, erakundearen bilakaera markaren eguneraketaren bidez ere islatzea garrantzitsua izan da.
Lehenbizi, markaren estrategia ondo genuen, hiru zutabetan oinarrituta: datuen zientziaren lurreratzea, bezero-emaitzak erakustea eta lan komertziala enfokatzea. Claim eta kontakizun berria ere zehaztu genituen. Ondoren, marka grafikoa eguneratu genuen koloreek izan duten bilakaeraren bidez. Horrez gain, errekurtso grafikoak garatu genituen, garrantzi berezia emanez argazkigintzari.




WEB ARKITEKTURA ETA DISEINUA BERRITZEA
Gislanen bilakaera webgunean ondo azaltzea izan da hurrengo lanketa. UX esperientziarekin abiatu dugu prozesua. Horregatik, hainbat galdera egin ditugu webgunea planteaatzean: zein erabaki erraztu behar ditu?, zein jokabide eragin nahi dugu erabiltzailearengan?”
Web arkitektura sinplifikatuz, edukiak hierarkizatu ditugu eta protagonismoa eman diegu bezero-emaitzei. Erabiltzaileak bertara sartzen direnean euren burua egitasmoen bidez identifikatuta ikus ditzaten da helburua, azken batean, beraien interesa erakartzeko.








