Skip links

Hazirekin batera hazten


Kalitatezko produktuak eta jatorri deiturak identifikatzea marka nortasun kontua da. Guk Hazirekin batera lan egiten dihardugu horretan.

Txikitik handirako jarrerarekin, diseinu lan txikiak ondo eta denboran egiten badakizula erakutsiz eta lan handietarako jauzia emanez. Bide hori hartu genuen, HAZI fundazioarekin.

Euskadiko lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen, landa-eremuaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea da HAZI fundazioaren helburua. Horretarako eragile eta erakundeekin elkarlanean eskainitako zerbitzu osoa baliaturik.

Txikitik handira

Fundazioaren urteroko memoria egiten hasi ginen eta hainbat egin ditugu. Honetarako euskarriak izango duen ideia kreatiboa zehazten dugu lehenbizi. Ideia kreatiboaren iruditeria eta koloreak, argazki estiloa, tipografia, testuen tonua eta abar.

Sorkuntza prozesu osoa euskaraz egiten dugu, lan honetan, eta, ondoren, itzulpenetaz ere arduratzen gara, gaztelerazko bertsioa egiteko. Horretarako lan kreatibo orokorra bi hizkuntzatan egin delarik.

Barne komunikazioa da gehienbat HAZIrekin landu duguna, hainbat euskarri egin ditugu; urteko memoriak, marka ezberdinen gogoetarako ariketak, marka auditoretzak, baita HAZI bera zer den azaltzen duen euskarri bat.

Gerora Sorland ezagutzen joan dira, ikusi dute zerbitzu osoko agentzia bat garela eta komunikazio arloan aholkularitza zabala eman dezakegula. Honela lan ezberdinak egiteko aukera izan dugu batera.

Tokiko produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko hainbat markagintza eta publizitate lan ditugu esku artean; izan marka komertzialak, kontzientziazio egitasmoak zein marka-aterkiak.

Konfiantza lantzen

Lan prozesuan erakundearen izaera eta ikuspegia kontuan hartuta daramatzagu aurrera proiektuak. Lanerako inplikazioa dugula erakusten dugu egunero, konfiantza transmitituz.

Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren marka nortasun grafikoa eta merkaturatze kanpaina HAZIk eskatuta egin dugun azken lana. Estrategia aldetik lanketa berezia behar izan du lan sektoreko eragile ezberdinekin.

Marka azterketa konpartitu luzea eginez, eta merkatuko ikuspegia eta barne komunikazioaren artean ondo uztartu behar izan den lanketa eginez. Bi urtez, marka baten eraikuntza prozesu aberasgarri eta interesgarriari ekin diogu, lehen sektorea gehiago ezagutuz eta bere berezitasunak errespetatuz.

Euskal lehen sektorea bultzatuz

Bezeroaren, kasu honetan fundazioaren, esentzia ondo ulertu beharra eskatzen dute mota honetako lanek. Esan daiteke Sorland, lehen sektorearen, elikadura sektorearen eta landa-eremuaren lehentasunak ondo ulertzen dituen agentzia bat bilakatu dela.

Tokiko produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko hainbat markagintza eta publizitate lan ditugu esku artean; izan marka komertzialak, kontzientziazio egitasmoak zein aterki-markak.

Eusko Label produktuak, jatorri deiturak, kalitatearekin lotzen ditugu. Orain badakizu lan hori HAZI fundazioak gidatzen duela. Gure helburua gidaritza horretan eraginkortasunez komunikatzen jarraitzea da. Txikitik handira joan den harreman hau zabaltzen jarraitzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies