HIRITIK AT.
Kutxatik at lan egiten

Marka bat,
ohikotik at

“Hiritik At kooperatiba interdiziplinarra da: arkitektura, hirigintza, ingeniaritza, antropologia eta feminismo ikasketak eginiko kideek osatua”

Auzo, herri zein herrialde mailako egitasmo berritzaileei eta eraldatzaileei lur bat emateko lan egiten dute.

2013an sortu zuten Hiritik At unibertsitate ikasketetan ez ezik hainbat mugimendu sozialetan elkar ezagutu zuten hamar gaztek. Geroztik, bezeroekiko konpromisoa proiektuen eraginkortasunarekin uztartzen dihardute, bizitzeko lan egitea helburu.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Kooperatiba sortu zutenetik hamarkada bat igaro eta gero, marka lanketan jauzi berri bat egiteko erabakia hartu dute. Guk, Sorland osatzen dugun kideok, hainbat balio partekatzen ditugu eurekin, eta markagintzaz dakigun onena eskainiz lagundu diegu.

\\ MARKA BAT, OHIKOTIK AT

Marka berritzeko eskariarekin jo zuten guregana Hiritik At osatzen duten kideek. Haien zerbitzuen balio-eskaintza zein kooperatibaren barne-kultura azaldu ziguten lehenengo eta behin. Gure hitzetara ekarrita, marka izaera eta lehiakortasuna zertan den aztertu genuen, beraz, marka irudia indartzeko.

Bost indar-ideia nagusitan laburtu daiteke Hiritik At eta bere balio-eskaintza:

Ordaindutako lana zentzu soziopolitikoarekin uztartzea; bezeroekiko eta egitasmoekiko konpromisoa; egitasmo berritzaileei soluzio teknikoak aurkitzea; lan-orduen eraginkortasunerako antolaketa; eta Euskal Herria lurralde moduan ulertzeko eta eskalatzeko gaitasuna.

Zerbitzu eta balio-eskaintza horiekin, marka nortasuna sortzen hasi ginenean, Hiritik At izena kontzeptu argi baten inspirazio-iturri izan genuen, bai bisualki bai berbalki: ohikotik at, hau da, kutxatik at begiratzen, pentsatzen eta lan egiten duen enpresa eta zerbitzu eskaintza batekin lotu genuen.

think out of the box
hiritik-at-sorland

\\ MARKA NORTASUNA

Marka nortasun grafikoari loturik, kutxaren kontzeptu bisual laukia oso bat dator Hiritik At kooperatibak eskaintzen dituen arkitektura eta hirigintza zerbitzuekin. Kutxak, baina, ezin zuen itxia izan. Markaren balio-eskaintza bereizgarria irudikatzeko.

Ohikotik at ateratzeko ausardia eta dinamismoa behar genuen guk ere.

Kutxa bat, kutxatik at. Horrelaxe irudikatu dugu marka: Ohikotik at dauden arkitektura eta hirigintza zerbitzuak; teknikotik at kokatzen den lan eta elkarlan ikuspegia; euskal herria mugatik at begiratzen duen talde interdiziplinarra; eta ordutegitik at eraginkorra izateko enpresa-antolaketa.

Marka nortasun berbalari dagokionez, Hiritik At izena bisualki ere baliatu genuen, kontzeptu bisuala indartzeko, batetik. Bestetik, marka goiburua herrigintzarekin eta eraldaketarekin lotu nahi izan genuen, eta, horretarako, lan-arlo teknikoari dagokion kontzeptu bat, koordenatua, metafora moduan erabili dugu: lurraldegintzarako koordenatu berriak.

\\ MARKA GARAPENA ETA EUSKARRIAK

Markaren iruditeria grafikoa osatzeko, kolore gama aberatsa proposatu genuen, zerbitzuen diziplinartekotasunari eta balio-eskaintzari loturiko kontzeptuak irudikatuz: lurra, hirigintza, hurbiltasuna, euskara, feminismoa, estrategia, malgutasuna, dinamismoa, ausardia,…

Marka nortasun grafikoa bera ere garatu genuen, logotipo nagusiaren kutxatik at doazen lerroak modu dinamikoan hedatuz.

Marka nortasun grafikoa bera ere garatu genuen, logotipo nagusiaren kutxatik at doazen lerroak modu dinamikoan hedatuz, arkitekturan eta hirigintzan erabili ohi diren planoetako forma laukiak sortzeko. Iruditeria grafiko hori, bestalde, bere horretan ez ezik, marka koloreekin zein argazkiekin batera ezartzeko pentsatua dago.

Azkenik, marka nortasun eta iruditeria grafikoa euskarri fisikoak zein digitalak erabiltzean ezartzeko baliabideak diseinatu ditugu: txostenak eta karpetak moduko papergintza euskarriak, aurkezpen digitalak zein webgunea, kamisetak eta poltsak,…

Hiritik-at-aldizkaria-berria
hiritik-at-online

“Marka nortasun grafikoari loturik, kutxaren kontzeptu bisual laukia oso bat dator Hiritik At kooperatibak eskaintzen dituen arkitektura eta hirigintza zerbitzuekin.”