Skip links

burukoa

Hiru.
Errepidean bidelagun.


Egoera korapilatsuan murgilduta dagoen sektorea indartzen laguntzeko berritu dugu Euskal Herriko garraiolarien sindikatuaren marka: azterketa, posizionamendu estrategikoa, nortasun grafikoa eta ekintza plana.

Eguneroko eta etorkizuneko baldintza zailak dituen garraiolaritza sektorea indartu, afiliatuak gehitu eta euskal gizartean eragitea dira Hiru sindikatuaren helburuak.

Aztikerrek egindako ikerketa soziologikoa izan zen proiektu honen abiapuntua. Horretaz gainera, marka azterketa osatzeko, sindikatuko langile eta afiliatuei egin dizkiegu galdetegiak, eta garraiolari ez afiliatuen inpresioak ere jaso ditugu.


Argibide horiekin, Sorland agentziak sektorearen eta sindikatuaren erradiografia egiteko aukera izan du, marka estrategia eta komunikazio plana bertatik landuz.

Hiru zutabe nagusirekin egituratu da posizionamendu berria.
· Sindikalgintza: euskal garraiolari guztien alde borrokatzeko indar batura.
· Kalitatezko zerbitzuak: etorkizuneko errepide eroso eta seguruak eraikitzeko zerbitzu eraginkorrak eskaintzea; erregairik onena prezio onenean, aseguru osoenak, tailerrekin hitzarmenak konponketatarako,…
· Errepidearen kultura: errepidearen erabiltzaile guztien onura eta gizarte osoaren ongizatea bilatzea.

 

Norabide finkoak

Errepidean, norabidea adierazten duten ikurrak dira geziak. Hiruk bere posizionamendu berria indartu eta norabide berria argi duela adierazteko gezi bat hartu du marka nortasun grafikoaren oinarritzat.

Hirukiak adierazten du etorkizuna, eraldaketa eta garapena. Hiru ertzetako bakoitzak aurretiaz aipatutako norabideak markatzen ditu: sindikalgintza, zerbitzuak eta kultura.

Hiruki forma horri langileen borrokaren adierazle unibertsala den gorri kolorea emanez sortu ditugu ekintza plana aurrera eramateko kanalak eta euskarriak: webgunea, aldizkaria, errotulazioa, seinaletika, papertegia, …

Marka arkitektura: sindikatua eta zerbitzuak

Lan sindikala egiteaz gain, zerbitzu gehigarriak eskaintzen ditu Hiru sindikatuak. Afiliatuei Bideko gasolindegien bitartez kalitate oneneko erregaia errazten die preziorik merkeenean.

Babesak, berriz, garraiolariek eguneroko lanari ekiteko babes osoa ematen die: aseguruak, konponketak eta abar.

Aztikerren ikerketan argi adierazten zen zerbitzu hauek positiboki baloratuak direla garraiolarien artean. Balore horiek sindikatuaren irudira eramatea izan da gure lana.

Posizionamendua eta marka nortasuna norabide horretan lantzeko, marka arkitektura osoa hartu dugu kontutan, Bideko eta Babesa ere hiruki berarekin identifikatuz.

Marka grafikoa euskarri handietan ezartzen

 

Hiru sindikatu bat baino gehiago da, beraz, eta bere zerbitzuen artean gasolindegiak ditu. Lan honek, ondorioz, marka berria tamaina handiko euskarrietan ezartzea ekarri du berarekin.

Erronka eta aukera izan da guretzat euskarri erraldoi horiek gauzatzea, helburu argiekin: marka arkitektura ezartzea eta ikusgarritasuna irabaztea.

Gogoratu. Garraiolariek errepideko langileak dira. Gure eskaria 48 orduan lanera edo etxera ekartzen saiatuko dira. Etorkizuneko errepideak exigitzen dituztenean, guztion onura bilatzen dute.

Erlazionatutako lanak

Hiru sindikatua

Durangaldea

Jan Tolosaldea

sorland mugarriak

Euskal Sagardoa

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies