Skip links

1
1

 

ITZULI.
Itzultzaile neuronala.


Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenak egiten dituen Itzuli itzultzaile neuronala garatu du Eusko Jaurlaritzak. Adimen artifiziala erabilita, testuingurua aintzat hartzen du, eta beraz, salto kualitatibo bat egin du itzultzeko aurreko gailu gehienekin alderatuta. 

Sorlandarrok bere marka nortasuna sortzen aritu gara. Argi izanda, espazio digitala dela bere berezko habitat naturala, ezaugarri hori hartu dugu bereziki kontutan sorkuntza prozesuan.

 

ADIMEN ARTIFIZIALA ARDATZ

Itzultzaile neuronala Eusko Jaurlaritzak Inteligentzia Artifizialetik abiatuta herritarren erabilerara bideratu duen lehen proiektua da. Zerbitzu horrek kalitatezteko itzulpenak egiteko aukera ematen du, bai gaztelaniatik euskarara, bai euskaratik gaztelaniara, eta herritar guztien eskura dago www.euskadi.eus/itzuli webgunean. Bere lehen hilabetetatik arrakasta handia izan du erabiltzaileen artean, hala, 50.000 itzulpen baino gehiago egiten ditu egunean.


Hasieran web zerbitzua jarri zen martxan, eta ondoren etorri da mugikorretako aplikazioa ere. Hala, Itzuli-ren aplikazioa eskuragarri dago Android edo iOS sistema eragileak erabiltzen dituzten mugikorrentzat. Itzuli-ren web bertsioan bezala, aplikazio honek euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara testuak itzultzeko aukera ematen du. Testuak testu-koadroaren bidez (tekleatuz edo aldez aurretik kopiatutako testuak itsatsiz) edo audioaren bidez sar daitezke. Bi kasuetan, itzulpenak segundo gutxitan jasotzen dira.

Itzultzaile neuronalek giza garunaren funtzionamendua imitatzen dute, eta, beraz, gero eta entrenamendu gehiago, gehiago ikasten dute. 

MARKA NORTASUNA

Marka posizionamendua zelakotzen duen ideia ardatza teknologia, adimen artifiziala eta hizkuntza izanik, marka nortasunak kontzeptu horiek transmititzeko lana egin da. Logotipo tipografiko honek bi ikono ditu osagarri gisa, “I”-a ardatz duen forma eta konexio sarea irdikatzen duena. Azpileloa, berriz, guztiz deskriptiboa da (“Itzultzaile neuronala”), erabiltzaileak tresna honen bereizgarria zein den garbi izan dezan hasieratik. Logotipoaz gain, iruditeria bat sortu da aplikazio ezberdinetan marka kontakizuna helarazi ahal izateko: sarea, konexioa, bilaketa, testua, komunikazioa, ahotsa…

EUSKARRI EZBERDINETARAKO PLANIFIKAZIOA

Behin marka nortasuna sortuta, gidaliburu bat egin dugu Itzuli markaren garapenarekin. Modu honetan marka hau erabili behar duen orok erabilera arauak ezagutuko ditu eta guxieneko kanal eta euskarrietarako aplikazioak aurreikusita daudenez, lanketa hori egiterakoan irizpideak argi izango ditu.

-> Artikulu interesgarria

“Marka posizionamendua zelakotzen duen ideia ardatza teknologia, adimen artifiziala eta hizkuntza izanik, marka nortasunak kontzeptu horiek transmititu behar zituen.”

Erlazionatutako lanak

sorland mugarriak

Urmuga

sorland mugarriak

Ekolurra

sorland mugarriak

Itzuli

sorland mugarriak

Biba ardoak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies