Skip links

Delicatessen marka
eta produktua


Produktu bat eta marka bat bere potentzial komunikatiboagatik nabarmentzen direnean, linealetan jogurt edo izozki bat ikusi eta gogoari eutsi ezin diozunean modukoa da.

Iztuetako arduradunek gugan pentsatu zuten jogurten packaginga berritzeko. Produktua ikertzen hasi ginenean, enpresaren izaera eta kultura ezagutu genituen, eta berehala ohartu ginen bere eskaintzaren balioaz, eta, ondorioz, merkatu aukerez.

Hala bada, komunikazio estrategia oso batekin lan egiteko proposamena egin genien: marka eta produktu azterketa, posizionamendua, marka nortasun berritua, istoriogintza, produktuen packaging berriaren diseinu grafikoa, promozio euskarrien erredakzioa, harreman publikoak, aurkezpenak, publizitatea…

Kalitate goreneko produktuak

Iztueta baserrian egindako esnekiek -esnea, jogurtak, izozkiak beste batzuen artean- hiru faktoreri zor die beraien kalitatea: naturaren aberastasunaren onena, gizakiaren egiten jakitea eta teknologia modernoa.

Sekretua erabiltzen dituzten lehengaietan dago: Larreetan bazkatzen duten behien esnea. Goi-mailako produktuak egiten dituzte, Austria, Alemania, Inglaterra edo Holandako ustiategi ertainetan bezala lan eginez Lazkaomendiko inguruetan.

Sektoreko hainbat profesionalekin eskuz esku lan eginten dute: ingeniari agronomoak, elikadura ikertzaileak, sukaldariak eta kultura gastronomikoaren dibulgatzaileak, besteak beste.

Marka esentzia esanguratsu eta lehiakorra

Iztueta baserria Lazkaomendiko magaletan dago, Gipuzkoako Goierrin, eta bertan, 1925. urtetik sendi bereko kideek lau belaunalditan dihardute esnegintzan; lehen kideak Lazkaon baserriko esnea saltzen zuenetik, hain zuzen ere.

Euskal Herriko lehen sektorearen egoera gero eta zailagoa izan arren, baserriko bizimodua gaurkotzea eta bertatik goi-mailako produktuak ekoiztea da Iztuetaren apustua.

Hiru ezaugarrik definitzen dute, beraz, Iztueta esnekien posizionamendua: goi-mailako produktuak dira; marka euskalduna da; eta kultura esnegile handiko lan-taldea osatzen dute.

Marka nortasun berbal eta bisuala

Posizionamendu hori irudiz eta hitzez ezartzeko, tradizioa eta kalitatea iradokitzen dituen tipografiaren dotorezia klasikoari jarraitu diogu, kalitatea eta tradizioa iradokitzen duen Serif tankerako tipografia klasiko bat.

Markaren izena mantenduz, euskaraz oso ezaguna den esamolde batetik sortu genuen claim-a: “esnetan bizi”.

Diseinu grafikoa sortzerako orduan ilustrazioak eta ur-margoak landuz, alde batetik marka bisualari dotoretasuna ematen dio, eta bestetik konfiantza eta landutako zaporeak iradokitzen ditu.

Ekintzarako komunikazio plana

Jogurten Packaging-a marka nortasun berritu horrekin merkaturatzea izan zen lehenengo urratsa, produktuaren abiatze kanpainaz ere gu arduratu ginen: marka dossierrak, produktuen katalogoak, aurkezpenak, etab.

Besteren artean, izozkiak eta esnea packaging berriarekin merkaturatzea ere laster etorriko da, baita beste hainbat kanal berritzea eta bestelako ekintzak ere: webgunea, ibilgailuen eta baserriaren errotulazioa, markaren ikus-entzunezko berria, esneki berrien aurkezpen eta dastaketak, kultura esnezalearen dibulgaziorako ekimenak…

Supermerkatura bueltan, azti ibili eta bereiztu kolore forma eta tamaina guzti horien artean, ezberdina dena. Barruan baitago benetako ezberdintasuna.

Iztuetakoek gugan pentsatu zuten packaginga berritzeko. Enpresaren izaera eta kultura ezagutu genituenean berehala ohartu ginen bere eskaintzaren balioaz, eta, ondorioz, merkatu aukerez.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies