JAKIN,
Jakin,
dabilen
pentsamendua
“Jakin berritu egin da, belaunaldi gazteagoengana iristeko asmoz”
Jakinek Sorlandengana jo zuen marka berposizionatzeko eskariarekin eta hartzaile gazteagoengana iristeko helburuarekin.
Gazteen ikuspegia hobeto ulertzeko, gazte talde batzuekin elkarrizketa saioak antolatu eta galdetegi bat bidali genien harpidedunei. Honako ideiak azpimarratu zituzten: paperezko edukien kontsumoa gutxitzen ari da eta gazteen belaunaldiak errezeloz begiratzen dio akademiari.
Horren aurrean, Jakinen marka-nortasuna berritzeaz gain produktua bera ere gaurkotzeko beharra ikusi genuen.
PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Jakin pentsamendu sakona eta eragin soziala uztartzen dituen plaza da. 1956an sortua eta kulturgintzan-herrigintzan erreferente bihurtua, urteetan zehar hainbat eraldaketa izan ditu.
\\ MARKA POSIZIONAMENDUA
Jakinen posizionamendu berria eraikitzeko hitz gako batzuk identifikatu ditugu:
Kontzeptu hauen bidez, Jakinen esentzia laburbiltzen duen goiburu berri bat proposatu dugu: “Dabilen pentsamendua.”
Dabilena: sustatzen, biltzen, zabaltzen dena; elkarrizketan jartzen dena.
Dabilena: garaikoa, girokoa, diskurtsoa sortzen duena; boladan dagoena.
Dabilena: ibiltzen, erabiltzen, praktikan jartzen dena; eragina duena.
Dabilena: eraldaketa, plaza, lankidetza…
Marka grafikoaren lanketarako, jakintzarekin eta liburugintzarekin lotutako tipografia klasikoeatik abiatuz, bide garaikide bat landu dugu, euskal tipografiarekin uztartuz.
\\ EUSKARRIAK BERRITZEA
Gaur egun jakintza ez da soilik idatzizkoa, irudietan ere badago. Hori kontuan hartuta eta nazioarteko argitalpen desberdinak aztertuta, aldizkaria berdiseinatu dugu, arlo bisuala zainduz. Azalean argazki kontzeptual batek hartu du protagonismoa. Barrualdean, aldiz, destakatuak eta entresakak bezalako errekurtsoekin irakurketa arintzeko ahalegina egin dugu. Horrez gain, artikuluen egileen argazkiak txertatu ditugu, izaera propioa emateko.
Webgunea ere berdiseinatu dugu, Jakinen egitasmoa bere osotasunean azaltzeko mutimedia ikuspegi batekin eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko estruktura bat proposatuz.
\\ JAKIN BERRITUA GIZARTERATZEKO KANPAINA
Jakineko urte guzti hauetan pilatutako jakintza “Jakin beharreko 222 esaldi” liburuxkan bildu dugu dugu eta lanketa hau izan da kanpainarako abiapuntua.
Jakin berritua gizarteratzeko, FOOH (Fan Out-of-Home) aurrekanpaina bat jarri genuen martxan lehenik. Eta ondoren, gazteak dauden lekuetara eraman dugu Jakintza: sareak, hedabideak, unibertsitateak, kaleak… euskarri eta formatu anitzetan: Kartelak, bannerrak, prentsa intsertzioak, irrati kuña, mertxandising-a, sareetako tribiala, esaldi sorkuntza tailerra…
Jakintza etengabe mugitzen delako.
Jakin, dabilen pentsamendua.