Skip links

01
01

Jan benetakoa. Jan bertakoa. Jan gurea. Jan gaurkoa.


Ez dira jarduera asko egongo elikadura bezainbeste gai beregain hartzen dituztenak.
Elikadura osasuna da, bizi-kalitatea, ongizatea. Elikadura garapena da, lanbideak, kohesioa. Elikadura kultura eta ondarea da. Elikadura lurra da, ingurumena eta gure
paisaiak.

Bertakoa dastatzean beraz, horren guztiaren alde egiten ari gara. Horregatik Tolomendi Landa Garapen Elkartearen Jan Tolosaldea egitasmoa lantzean, proiektu eder eta esanguratsu batean parte hartzeko aukera izan dugu.

Marka-azterketa

Zer eskaintzen die Jan Tolosaldea egitasmoak herritarrei? Zer ekoizleei? Eta zer ostalariei, merkatariei, enpresei, erakundeei…? Herritarrek badute gure egitasmoaren berri? Zerekin lotzen dugu Tolosaldea? Sektoreko eragile ezberdinei galdera horiek eta gisakoak planteatuz jarri dugu martxan lana.

Elkarrizketa horietatik eta dokumentazio lanetatik abiatuta zehaztu ditugu komunikazioaren ikuspuntutik zein diren proiektuaren indargune, ahulgune, aukera eta mehatxuak. Horrekin batera, nori hitz egin behar diogun, zein tonu erabili behar dugun eta zer nolako ekintzak erabili beharko liratekeen marrazten hasi gara.

Marka nortasun berbal eta bisuala

Gure nortasun berbalaren oinarrian “jan benetakoa (etxekoa, baserrietakoa azokakoa); jan bertakoa (nekazal-lanpostuak saltokiak, udalerriak); jan gurea (erakundeak, sektorea) eta jan gaurkoa (nekazal jatorriko eremu urbanoa, etorkizuneko nekazaritza)” ideiak nabarmendu ditugu.

Ideia horiek irudiz adierazteko, marka nortasun bisuala lantzeko txanda iritsi da ondoren. Proiektuaren balioak irudi bitartez islatzeko orduan, otzararen eta vichy mantelaren ideiak etorri zaizkigu gogora. Bi irudiek dituzte elkarrekin gurutzatzen diren lerroak eta elkarlana eta saregintza adierazten lagundu digute lerro horiek. Horrekin batera, biek dute elikadurarekin eta gure sustraiekin zerikusia. Inspirazio iturritzat hartu ditugu, beraz.

Era berean, irudiari dagokionez, oso garrantzizkotzat jo dugu estetika garaikidea islatzea: XXI. mendeko lehen sektorea, herritarrak, elikadura, bizi-estiloa.

Ekintzarako komunikazio plana

Ekintza-plana marka azterketan finkatu ditugun helburuak betetzeko bide-orria da. Baita proiektuaren dinamizazioaz arduratuko diren teknikarien eguneroko lan-tresna ere.

Proiektua gizarteratzea izan da lehenengo urratsa: marka dossierrak, egitasmoa azaltzen duten eskuorriak, roll upak, aurkezpenak… sortzea. Gerora etorri dira kanpainak, sentsibilizazio ekintzak, etab.

Aurrerantzean ere aukeraz eta erronkaz beteriko bide bati aurre egin beharko dio Jan Tolosaldea egitasmoak. Gizartean badago elikaduran inguruko kezka; bai produktu ekologikoen eta bertako produktu ekologikoen zein bertako produktuen kontsumoaren aldeko joera ere, testuinguru hori baliatzen jakin beharko du proiektuak.

Zure ingurura begiratu. Ondoan daukazun jendearen osasuna. Parean dauzkazun mendi eta larreak. Etxe azpiko denda. Ingurura begiratzea besterik ez dugu behar bertakoa dastatzeak daukan garrantziaz jabetzeko.

Jan benetakoa. Jan bertakoa. Jan gurea. Jan gaurkoa, atzokoa eta biharkoa.

Erlazionatutako lanak

Hiru sindikatua

Durangaldea

Jan Tolosaldea

sorland mugarriak

Euskal Sagardoa

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies