Skip links

Lebario, bide berriak

Lebariok badaki nora iritsi nahi duen eta, ohiko bideak askotan korritu dituelako, badaki bide berriak probatzea zein garrantzitsua den. Marka batek, urrunago bidaiatu nahi badu, beharrezkoa du eguneratzea, tresna berrienak baliatzea, bere irudia berritzea eta gogotsu agertzea munduko bazter guztietan.

Irudi berria

Horretarako zer hobea irudia berritzea baino. Lebariok irudigintza eraberritu nahi izan du, nazioartean agertzen denean, bere eguneratzeko eta birrasmatzeko gaitasunak erakusteko asmoarekin. Sorlandeko kideok gustura bidaiatzen dugu Lebariorekin, nora joan nahi duen argi daukan bezeroa delako. Lebarioren betiko balioei eutsi eta gaurko tendentziak islatzea izan da irudi berriaren helburua, alegia, Lebarioren ahalmenak sekula baino indartsuago erakusteko irudi bat lortzea.

Webgune eta katalogo berria

Irudi berriarekin batera bidaiatzeko modu birtualak eguneratu nahi izan ditu Lebariok eta webgunea eta katalogoa berdiseinatu dugu Sorlanden. Webgunearen bidez, egunero bidaiatzen du Lebariok munduko bazter interesgarriren batera, hargatik, arretaz zaindu behar da bidaiatzeko bide hori ere eta erabiltzailearen beharretara zuzenduriko esperientzia bat sortu.

Stand bat Alemanian

Lebario ez da geldi egoten den horietakoa. Merkatu berrien bila dabil etengabe eta langintza horretan Euroguss Azokan izan da beste behin. Europako handiena da injekzio bidezko galdaketan. Marka ahalik eta indartsuen erakusteko asmorekin, stand bat sortzeko eskatu zigun, erakustokia eta topalekua izango zena, behin-behineko lurralde bat Alemanian. Erronka ederra izan da ibilbide hori pausuz pausu egitea: lehenengo marrazki zirriborroetatik, 3Dko infografiara, hortik produkziora eta, azkenik, instalaziora

Dronaren ikuspegia

Lebariok molde erraldoiak egiten ditu. Erraldoiak bai, baina xehetasunik txikiena ere zaintzen dutenak, teknologiarik aurreratuena baliatuz. Nola erakutsi “handitasun” hori eta, aldi berean, moldearen 3Dko forma konplexuak? Nola jaso zirrikitu eta zulo bakoitza, edo doitasunez finduriko ertzak eta kanalak? Drone baten hegaldia ondo planifikatuz. Oraingoan bidaiatu duen bakarra dronea izan da baina bere begiak lurralde sofistikatu eta ederrak erakutsi dizkigu, Lebarioren bezeroek gogotsu ikuskatuko dituzten paisaiak eskainiz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies