Nazioarteko Markaren Posizionamendua
2024
Bezeroa
Lebario
MARKA POSIZIONAMENDUA
Lehiakideetatik bereiztea markagintzaren oinarrizko arauetako bat bada, are gehiago autogintza bezalako industria erraldoi batean.
Industrias Lebario, autogintzarako pieza handien moldeak egiten dituen puntako enpresa da, eta injekzioko moldeen esparruan, autogintza sektoreko hornitzaile nagusien artean finkatzea dauka helburutzat.
Ikerketa sakon batetik abiatuz egindako marka estrategia eta komunikazio plana eskatzen du horrelako helburu batek. Enpresa hauek merkatu internazional batean ezarri, hornitu, produzitu eta lehiatzen dutelako.

FERIAK
Euroguss Azoka Europako handiena da injekzio bidezko fundizioari dagokionez. Bertan, irudi indartsu batekin parte hartzea erabaki du Lebariok. Nazioarteko enpresa baten irudia islatu eta honek ekoizten dituen goi mailako produktuak erakusteko.
Lebarioren stand-a erakustoki bat izateaz gain, sektoreko profesionalen arteko topaleku bihurtzeko helburuarekin lan egin genuen; hau da, enpresaren irudia modu indartsuan helarazi, eta aldi berean, bertan biltzen ziren profesionalen erosotasuna ziurtatzeko.
Horretarako, komunikazioan, diseinuan eta infoarkitekturan adituak diren profesionalak batu ditugu lan-taldean. Standaren eraikuntza prozesuan 3D infografiekin aritu gara lanean, bezeroarekin eskuz esku lehenbizi, eta Alemaniako Euroguss-eko teknikariekin gero. Bezeroaren beharrak eta espazioaren baldintza teknikoak kontuan hartuta egin dugu lanketa: altzariak aukeratzea, piezen erakusketa atontzea, pantailaren kokapena zehaztea, etab. Infografiaren arabera muntatu da, ondoren, erakustoki erreala.

BIDEOA,KATALOGOA ETA MARKA OPARIA
Lebario markak Euroguss bezalako feria batean izan ditzakeen behar izan guztiak asebetetzeko, bideo korporatibo bat eta enpresa katalogo bat sortu eta kudeatzea beharrezkoa zen, enpresaren produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko. Gainera, standera hurbiltzen ziren bezero potentzialekin harreman estuago bat lortzeko asmoz marka opariak ere sortu genituen.
Puntako enpresa da Lebario, eta posizionamendu hori erakusteko eta azaltzeko enpresa-katalogoa prestatu dugu. Pieza ezberdinen irudiak eta bakoitzaren deskribapena jasotzen du katalogoak, lau hizkuntzetan (ingelesa, gaztelania, alemana eta frantsesa).
Ikus-entzunezko pieza labur bat ere sortu dugu “loop” moduan, standera gerturatzen diren profesionalen begirada erakarri eta Lebarioren balio eskaintza erakusteko. Loop-a osatzeko bideo grabazioak eta argazki-saioa egin ditugu enpresan bertan.
Azkenik, standera gerturatutako profesionalen interesa eskertzeko opariak landu ditugu.
Sorlanden garrantzizkotzat jotzen dugu markagintzaren ikuspuntu osoaz jabetuta egitea enpresek azoketara begira aurrera eramaten duten lanketa. Azoketako ROIa -inbertsioaren- itzulkina, bertan sortzen den negozio bolumenarekin edo harreman eta eskari berrien bitartez neur daiteke. Horrez gain, markagintzaren ikuspegitik, kontuan hartzekoak dira nabarmentasunaren, erreputazioaren eta marka irudiaren inguruan azoka batek egin ditzakeen ekarpenak.









