LESAKAKO UDALA
Lesakako udala,
Zubiak eraikiz
“Lesakako Udalak herriaren identitatea indartzeko egindako apustuari erantzuna eman diogu”
Sorland Agentzian, Lesakako Udalak herriaren identitatea indartzeko egindako apustuari erantzuna eman diogu marka berri baten sorkuntzarekin.
Udalaren nortasun bisuala eguneratzeaz gain, helburu nagusia izan da Lesakaren historia eta balioak modu moderno eta adierazgarrian islatzea.
\\ MARKA SORKUNTZA
Marka sortzeko prozesuan udal arduradunekin eta herritarrekin lan-saio bana burutuz dugu.
Emaitza? “Zubiak eraikiz” leloa, Lesakako izaera eta komunitate indartsua biltzen dituen esaldia. Zubiak sinbolo dira, udala eta eragile desberdinen eta herritarren eta inguruko komunitateen arteko lotura sendoak eta elkarlana irudikatuz.
Zubiek, alde fisikoaz gain, sinbolismo sakona dute, eta logotipoan ere txertatu dugu. Diseinuak tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, herriaren gaurko izaera eta sustrai sakonak modu harmoniatsuan erakutsiz.
Emaitza markak Lesaka herri sortzailea, bizia eta komunitatearen balioetan oinarritua dela nabarmentzen du. Tradizioak errespetatzen dituen arren, herri modernoa eta irekia izateko apustua egiten du. Herritarren parte-hartzea eta elkarlana proiektu honen oinarria izan dira, eta horrek marka hau benetakoa egiten du.
Lesakako Udalaren marka berria ez da soilik irudi bat; herriaren nortasuna, izaera eta etorkizunerako ikuspegia dira. Prozesu honen bidez, herriak bere balioak indartu eta proiektatu ditu, bisitarientzat eta bertakoentzat harrotasun iturri izanik.
Marka berria aurkeztearekin batera, Udalak datozen urteetako Ekintza Plana ere azaldu die herritarrei, ildo nagusiak eta bide-orri bat markatuz, elkarlanean etorkizuneko Lesaka irudikatu eta marrazteko lanketa bat.