Gabonetako esperientzia bat eraikitzen
2022
Bezeroa
Orereta Ikastola
MARI DOMINGI
Sorlanden, Oreretako Ikastolarekin elkarlanean aritzeko aukera izan dugu proiektu berezi batean: Mari Domingiren errepublika magikoaren identitate bisuala eta sarrerak saltzeko e-commerce plataforma garatu ditugu. Añarbitarte baserrian kokatuta, haurrek antzinako bizimodua nolakoa zen ezagutuko dute, usadio zaharrak eta ohitura berriak uztartuz.
Ekimen honetarako unibertso magiko bat ideiatu dugu: hasi marka sorkuntzatik, goiburua, marka kontakizuna eta irudigintza eta e-commercera arte.


GOIBURUA
EGUBERRI… BERRIENAK
Eguberriak bizitzeko modu berri bat daukagu, gure betiko tradizioak eta jendarte berriaren ereduak uztartzen dituen esperientzia magiko bat: Mari Domingiren Errepublika Magikoa.
Ezagutu Eguberri… berrienak
Hemen dituzu Eguberri… berrienak

IRUDIGINTZA
Ibilbide… magikoa
Mari Domingiren Errepublika Magikoa baso batean kokatuta dago, aire librean, eta umeentzat erakargarria eta didaktikoa den ibilbide bat eskaintzen du. Ibilbide hori islatzeko iruditeria sortu dugu.
Horrela, Ikastolaren balioekin eta ekitaldiaren izaera magikoarekin lerrokatutako esperientzia bisual eta emozionala sortu dugu.









EUSKARRIEN DISEINUA ETA WEBGUNEA
Mari Domingiren Errepublika Magikorako euskarri desberdinak diseinatu ditugu: papergintza, seinaletika eta askoz gehiago!
Identitatea definituta, UX/UI diseinu faseari ekin genion. Webgunearen informazio-arkitektura argia eta erraza egituratu dugu, publiko familiarra kontuan hartuta. Interfaze bisual erakargarri eta koherentea sortu dugu, sortutako unibertso grafikoarekin guztiz bat datorrena.
Garapen fasean, sarreren salmentarako e-commerce plataforma eraginkor eta optimizatua ezarri dugu, erabilgarritasuna, erabiltzaile-esperientzia eta konbertsioa ardatz hartuta. Erosketa prozesua intuitiboa eta segurua da, gailu mugikorretara egokitua, informazio-landing-etik checkout-era arte esperientzia egokia bermatuz. Horrela presentzia digitala sendotzea lortu dugu.
Mari Domingirekin hitzordua jartzeko ez duzu hitz magikorik behar. Nahi baduzu esan ditzakezu (“gora gona zahar hori!”) webgunea bizkorrago ibil dadin, baina hori gabe ere lor dezakezu hitzordua. Webgunean bertan dituzu horretarako jarraibideak.








