NORAi
Marka garapena eta estrategia digitala

Business Intelligence
teknologian oinarrituriko marka

“Teknologiaren sektorean nabarmentzeko, ezinbestekoak dira marka garapen egokia eta estrategia digitala”.

NORAi Fideslan taldeko aholkularitza da, Business Intelligence tresnen abantailak enpresa guztietara hurbiltzen dituena, zeinahi neurrikoak izan, zeinahi jarduera-sektoretakoak izan.

NORAik lehiatzeko abantaila eskaintzen du, erabakiak garaiz hartzeko behar den informazioa edukitzea ahalbidetzen duten ad hoc soluzioen bidez.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Sektorearen gaineko ikerketa sakona egin ondoren, NORAi marka garapenarekin hasi ginen. Hau definituta, web plataformari forma ematen hasi ginen.

norai-logoa

\\ MARKA NORTASUNA

Gure lanari ekiteko, bere negozioa, bere audientzia eta bereizgarri dituen balioak aztertu ditugu. Informazio horretan oinarrituta, logotipo bereizgarri bat eta konfiantza, profesionaltasuna eta modernitatea helarazten dituen kolore-paleta bat diseinatu ditugu, xede dituen teknologia- eta finantza-sektorearen ildo beretik.

NORAi-rentzat marka nortasuna funtsezkoa da Power BI soluzioen eta aholkularitza estrategikoaren eremuan duen posizioa transmititzeko.

Gainera, markak NORAi-k bezeroen beharrizan espezifikoei heltzeko dituen autoritatea, esperientzia eta gaitasuna helaraz dezan lan egin dugu. Hala, grafismoaren eta mezuaren elementu bakoitza estrategikoki diseinatu dugu xede-talde horrekin bat egiteko, edukian erabilitako ahots-tonutik hasi eta marka osoaren itxuraraino.

norai-flyerra
norai-flyer

\\ ESTRATEGIA DIGITALA

Marka nortasuna ezarritakoan, NORAi-k espazio digitalean duen ikusgarritasuna eta irismena handitzeko estrategia digital integrala garatzen zentratu gara.

Horren barruan, webgune optimizatu bat sortu dugu, marka modu koherentean islatzen duena eta erabiltzaile-esperientzia bikaina eskaintzen duena.

Webgunean, NORAi-ren zerbitzuak nabarmentzeaz gain, bisitarientzako baliabide erabilgarriak eta eduki garrantzitsua eskaintzen dira.

Norai mockup