Skip links

Amaiera da hasiera


Orexara heldu baino 3 kilometro lehenago trafiko seinale bat dago: Bidearen amaiera. Baina bidea Orexan hasi besterik ez da egin.

Orexak 126 biztanle ditu. Herritarren zaharkitzea bide, herri moduan desagertzen joateko arriskua duen herri horietakoa da. Nahikoa da belaunaldi baten jaiotza-tasa baxuak izatea, etorkizuneko espektatibak iluntzeko.

Horregatik, Orexako Udalak herriaren biziraupena ziurtatzeko plan estrategikoa garatu du. Plan hori, Gipuzkoako Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara aurkeztu ondoren nahikoa babes jaso zuen.

Marka bat bere herritarrentzat

Herritarren adostasuna, babesa, parte-hartzea, ilusioa bereganatu nahi zituen Orexako Udalak. Jakinik, herri txikien gertutasuna abantaila bat dela eta jakinik erronka zaila izanik zailtasunak berak ere, energia piloa xahutzen duela.

Herritarrik gabe ez dago herririk, beraiek dira protagonista proiektu honetan. Sorland komunikazio agentzia orexarrengana hurbildu zen puntuz puntu estrategia bat sortzeko. Paisaia, nekazaritza eta euskara bezalako balio propioak sustraituko zituen marka bat, eskaintza turistiko soil batean geratu gabe.

Marka auditoria egin genuen Orexako herrian. Orexarrekin. Orexara etorri berriak diren orexarrekin. Orexatik kanpo bizi direnekin ere kontrastatu genuen marka azterketa hori. Indarguneak eta ahuleziak identifikatu genituen, eta behin hauek ezagututa marka estrategia eta posizionamendua landu genituen.

Posizionamendua inbertsio modura

Lizartzatik Orexara igotzeko bidea hartzen denean. Orexara bakarrik doan 3 kilometroko bidea egiten hasten zaren momentuan, “bidea amaitzen dela” esaten duen trafikoko kartela dago eta ideia horri helduta sortu genuen Orexaren ibilbide estrategiko berriaren posizionamendua sortzeko ideia kreatiboa: Orexa, bidean hemen hasten da.

Bidea hasten da, herriaren bizirautea ziurtatzeko plana gauzatzeko. Plana bera da bidea.
Herri txikia den neurrian, beste herri batzuei erakusteko bidea hasten da. Bidea landuta etorkizuna dago.
Bidea hasten da, baita ere, herri handiek, zailtasunez, egin nahi izaten duten nortasunezko posizionamendu bat sortzerakoan adibide on izateko.

Herritarrik gabe ez dago herririk, beraiek dira protagonista proiektu honetan. Sorland komunikazio agentzia orexarrengana hurbildu zen puntuz puntu estrategia bat sortzeko.

Marka nortasun landatar eta aktuala

Behin posizionamendua sortu eta adostuta, posizionamendu hori indartzeko erakunde nortasuna sortu genuen. Modernoa, etorkizunari begirakoa, gazteentzako erakargarria, landa eremuko herri batek aktuala izateko aukera duela erakutsiz.
Herriko bizitzan bertan protagonista diren koloreak erabili ditugu, hauek indartuaz.

Erakunde nortasuna eraikita hainbat euskarri sortzeari ekin genion: herriko seinaletika, herriko tabernaren seinaletika eta dekorazioa, papergintza, ostatuaren izen eta seinaletika, karteldegia, jaietako euskarriak, udaletxeko dekorazioa, interneteko tresnerien adaptazioak…

Sorlandetik gonbidatzen zaituztegu hiriko ke eta zaratak ahaztera. Belardien usainaz gozatzera. Balerdiren tontorraz euskaraz katuan egitera. Hau guztia baita bide misteriotsu horretara garamatzan edabe. Bisitatu Orexa!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies