Sarean zure kabuz hazteko
2025
BIDEO TUTORIALAK
Komunikazioaren digitalizazioak eta sare sozialen gorakadak erabat eraldatu dute markek eta erakundeek erabiltzaileekin duten harremana. Gaur egun, eduki kopuru handia sortzea baino garrantzitsuagoa da kalitatezko eta pertsonalizatutako edukiak eskaintzea, erabiltzaileen interes eta beharretara egokituta. Horrek prestakuntza egokia, moldatzeko gaitasuna eta autonomia eskatzen ditu.
Hala ere, bezero askok estrategia orokor bat badute ere, askotan ez dute eduki horiek modu eraginkorrean sortzeko beharrezko ezagutza teknikorik edo tresnarik. Horregatik, prestakuntza egokia eta plataforma intuitiboen erabilera funtsezko bihurtu dira komunikazio digitalaren arloan.
Bideo produkzio eta edizioa: Haizea Bedialauneta
BIDEOGINTZA
Elena Margüello Agirrek bideogintzaren arloan dauden formatu, ikusle mota eta elementu nagusiak kudeatzeko modu berriak aurkezten ditu. Ikuslearen arreta nola lortu eta mantendu azaltzen du, bezeroak bere sare sozial propioak modu autonomoan kudeatzeko gai izan daitezen. Azkenik, CapCut bideo-edizio aplikazioaren erabilera erakusten du, tresna horrek eskaintzen dituen erraztasunak azpimarratuz.
DISEINUGINTZA
Maite Elias Uriak sare sozial desberdinetan informazioa partekatzeko formatu eta ideia anitzak aurkezten ditu. Mezuaren egitura, elementuen ordena eta diseinuaren garrantzia azpimarratzen ditu, informazioa ulergarriagoa eta erakargarriagoa izan dadin. Horrez gain, Canva diseinu aplikazioaren funtzionamendua azaltzen du, bezeroak bere sare sozialak modu autonomoan kudeatzeko gai izan daitezen.
SARE SOZIALAK
Sara Matsutani Arrizabalagak sare sozialetarako oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu, edukia sortu eta plataforma desberdinetan partekatzeko jarraibideak eskainiz. Sare sozial bakoitzaren ezaugarriak azaldu eta horietara egokitzeko aholku praktikoak ematen ditu. Amaitzeko, Facebook Ads plataformaren erabilerari buruzko sarrera bat eskaintzen du, enpresa edo negozio baten ikusgarritasuna eta eragina handitzeko helburuarekin.







