Skip links

Burdindegi eredu
berri bat


SEINek denda modelo berri bat sortzeko beharra ikusi zuen burdindegien merkatuan, honek lan komunikatibo osoa eta jarraitua eskatzen du.

Burdindegien alorra konpetentzia zorrotzekoa da, Aki, Leroy Merlin eta Bricodepot moduko marken presentzia indartsuarekin. Horregatik, gogoeta estrategiko baten ondoren eta konpetentziaren eskaintza sakon ikertu ondoren, saltoki horien alternatiba erreal izateko denda kontzeptu berria diseinatzea erabaki du SEINek.

Hain zuzen ere, denda kontzeptu eraberrituak komunikazio lanketa integral eta jarraitua eskatzen du eta horretan lagundu diogu Sorlanden.

166 urte dituen marka berria

SEIN liderra da Euskadin industria horniduran eta zerbitzu industrialetan, eta arlo zorrotz eta lehiakorrenei eskaintzen die hornidura, hala nola, sektore aeronautikoari, eolikoari, lanabes makinari edota automozio arloari.

Industria hornitzeaz gain, SEIN burdindegiaren bitartez, profesionalei eta herritarrei begirako zerbitzua ere eskaintzen dute. Bide luze eta emankorra daramate horretan, gainera, izan ere, duela 166 urtetik martxan dagoen negozioa da burdindegia.

Komunikazio lanketaren helburuak izan dira, denda berrituak izango dituen onurak azaltzea, ahoz ahokoa sustatzea, eskualdean saltokia ezagutaraztea, dendara herritarren bisita probokatzea, etab.

Informazioa, harreman publikoak eta publizitatea

Lehen pausoa bezeroei aldaketaren berri ematea izan da, horretarako eskuorria eta gutuna bidali zaie. Diskurtso eraginkor eta erakargarria sortzeko asmoz, iraganeko historia eta etorkizuneko onurak lotu dira. Hala, 166 urteko ibilbidea duen saltokiak, orain, denda kontzeptu eraberritu baten aldeko apustua egin duela nabarmendu dugu: atal berriekin, produktu sorta zabalagoarekin, ikastaroekin…

Aldaketa hau gizarteratzeko asmoz gainera, hedabideekin harremanak egin dira, prentsa dosierra zabaldu, gonbidapenak kudeatu…

Horrez gain, saltokiaren kanpoaldea ere itxura aldatu dugu denda eraberrituaren izaera, balioak eta indarra erakusteko. 

Abiapuntu honetatik SEIN eta Sorlanden elkarlana jarraitua izan da eta hainbat intserzio, banner, flyer, irrati kuina… sortu dira kanpaina ezberdinetarako.

Esku langile fintzat dugu gure burua. Gustatzen zaigu etxerako lanetan buru belarri sartzea. Torloju, tako, motozerra edo kafemakina baten bila bazoaz, SEINek zure esku jartzen ditu profesional adituek beraien lanetan erabiltzen dituzten materialak. Guk badugu gure erreminta kaxa markak sortzen jarraitzeko.

Denda kontzeptu eraberrituak komunikazio lanketa integral eta jarraitua eskatzen du eta horretan lagundu diogu Sorlanden.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies