Skip links

Marka lider
batentzako estrategia


Hedapen momentu garrantzitsu batean dago Silam eta momentu hori markaren inflexio puntu bihurtzea pentsatu dugu Sorlanden.

Beste asko bezala premia konkretu batekin etorri zen Silam gurera.
Marka nortasun grafikoa aldatu nahi zuten.
Enpresaren egoera eta hazkundea ikertu ondoren eta etorkizuneko aukerak ikusita, marka azterketa osoa egitea proposatu genien.

50 urte baino gehiagoko marka liderra

Silam Iberiar Penintsulako marka liderra eta Europar Batasuneko erreferentea da HTV silikonaren transformazioan.

50 urtetik gorako historia dauka, bi ekoizpen planta, Tech Center propioa, aliantza estrategikoa mundu mailako Wacker Chemie AG fabrikatzailearekin, eta merkatu eta esportazio kuota nabarmenak.

Azken hiru urteetan hazi egin da eta Dicoinsa markaren gehitzearekin are gehiago sendotu da Silam taldea.

Marka estrategia berria

Lehen urratsa marka azterketa egitea izan da. Helburu horrekin Silamen kudeaketaren eta emaitzen inguruan informazioa batu dugu eta talde dinamikak garatu ditugu bi plantetako arduradunekin. Horrez gain, online galdetegien bitartez langileen iritziak ere jaso ditugu.

Auditoria honek bere baitan hartu ditu kanpo zein barne komunikazioaren inguruko lanketak. Era berean, azterlan honetatik abiatuta markaren diagnostikoa garatu dugu eta Silam talde osoarentzako estrategia globala zehaztu dugu.

Etapa berri honetan, egungo negozio bideak eta etorkizuneko aukerak indartzeko asmoz, Sorland Silamekin batera aritu da bere komunikazio politikaren berrikuntzan lanean, Silamen lider izaerarekin bat doan estrategia globala marraztuz, marka korporatiboa berposizionatuz, marka arkitektura finkatuz eta marka nortasun grafiko berria sortuz.

Silicone Solutions Leader

Enpresa osatzen duten aktoreekin egindako lanketa izan da Silam markaren merkatuko berposizionamenduaren oinarria eta ondorengo kontzeptuei eman die erantzuna: oinarrizko markaren nortasuna, balio eskaintza, xede-taldeak, bisioa, misioa, balio korporatiboak eta sinesgarritasun argudioak.

Posizionamendu hau, azkenik, Silicone Solutions Leader claimean laburtu eta trinkotu da. Claim honek parekorik ez duen balio bati egiten dio erreferentzia, lidergotzari. Horrez gain, Silamen balio eskaintzaren produktu-zerbitzu bereizgarriena ere barne hartzen du: zerbitzu pertsonalizatua eta neurrira egindako produktu-berrikuntza sektore ezberdinetako bezero zorrotzen beharrei erantzuteko.

Horrekin batera, marka diskurtsoaren garapenerako indar-ideiekin osatu da marka posizionamendua. Era berean, lehentasunezko xede-taldeak eta komunikazioaren helburu zehatzak finkatu eta hierarkizatu dira, eta horiek erdiesteko ekintza korporatibo, komertzial zein barne mailakoak diseinatu ditugu datozen hiru urteak aurreikusten dituen operazio-plan batean.

Zortzi kontzeptuz osatutako marka nortasuna

Behin marka estrategia bideratuta, marka nortasun bisuala lantzen hasi gara Silamen DNA definitzen duten zortzi kontzeptuetatik abiatuta: lidergotza, taldea, produktu-zerbitzu espezifikoa, kalitatea, dinamismoa, malgutasuna, berrikuntza eta teknologia.

Marka korporatibo nagusi hori hiru azpimarkatan banatzen da, silikona nahasketa zein osagaiak eskaintzen zaizkien sektore ezberdinak kontuan hartuta: Silam Optimized Compounds, Silam Engineering Components y Silam Medical Components.

Beste asko bezala premia konkretu batekin etorri zen Silam gurera. Marka nortasun grafikoa aldatu nahi zuten. Enpresaren hazkundea eta etorkizuneko aukerak ikusita, marka azterketa osoa egitea proposatu genien.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies