TXP.
Txomin Parrillatik TXP-ra

TXP, enpresentzat
catering-a eta goi mailako parrilak

“Txomin Parrillak, catering zerbitzuengatik ezaguna, aurrerantzean kalitate goreneko parrilen salmentara ere bideratuko du negozioa.”

Txomin beraren pasio eta grinak bultzatu du negozioaren norabide aldaketa hau, eta pasio berarekin burutu dugu guk ere marka estrategia.

Orain arte Txomin Parrillaren irudia oso lotua egon da festa inguruarekin, eta marka berriarekin hori hautsi nahi izan da. Ekoitzitako produktuen kalitate gorena mahaigaineratzea izan da helburua. Gaur egun arte zuen irudiari buelta ematea; festa giroko irudi ez formal horretatik, profesionaltasun eta bermera.

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Era honetan, enpresak bi arloetan lan egin arren, hein batean, bereizi nahi izan dira; webgunean atal desberdinak sortuz edota irudi korporatibo desberdinak egokituz esaterako.

txp_LOGO

\\ MARKA ESTRATEGIA ETA AZTERKETA

Marka berriaren sorkuntzarako, funtsezkoa izan da lehenik marka azterketa burutzea, horretarako hiru alorretan hausnartuz: marka izaera, lehiakortasuna eta irudia.

Azterketa honek hiru komunikazio premia plazaratu dizkigu: marka berritzea eta kokatzea (hau izango da helburu nagusia), parrilen balioa nabarmentzea eta hauen salmenta sustatzea eta merkataritza-komunikazioa indartzea.

https://www.youtube.com/watch?v=mc001cmacqs

\\ MARKA NORTASUNA: IZENA ETA IRUDIA

Izengintzari dagokionean, gaur gaurkoz harreman estua du enpresako bazkide bakar batekin eta haren proiektu pertsonalarekin, alde batera utziz transmititu nahi den enpresaren irudia. Horregatik, enpresaren arlo bakoitza ezberdin izendatzeko beharra nabaritu genuen.

Hasteko, TXP Parrilla erabiliko da produktuen salmentarako, hots, goi-mailako parrilak merkaturatzeko. Izen hau ez da Txomin Parrilla bezain pertsonala, eta nazioarteko proiekziorako baliagarria da gainera. Bestalde, ekitaldietan eskaintzen den zerbitzuetarako, TXP Txomin Parrilla baliatuko da. Zerbitzua bereizgarri egiten duen Txomin beraren esentzia mantentzen baita.

Marka grafikoan eskaintzen diren produktuekin lotura zuzena islatu nahi izan da. Horretarako, irudigintzan baliabide ezberdinak aplikatu dira; horien artean, suaren garra, x-letrak irudikatzen duen parrila edota logoak duen txingar testura. Bertako produktuak goraipatzeko eskuz marraztutako ikonoak ere sortu ditugu.

txp_ikonoak

\\ AURKEZPENA

Beasaingo Igartza Jauregian marka berria jaurtitzeko festa antolatu genuen. Proiektua ezagutzera emateko aurkezpena, parrila ezberdinen tourra eta Txominek normalean lantzen dituen pintxoak eman ziren dastatzera. Helburua sektoreko profesional eta erakundeen aurrean posizionatzea eta produktu zein nortasun berriak aurkeztea izan da, kolaboratzaileen sarea zabaltzeko asmoz.

Aurkezpen horrekin batera jarri dira webgunea, sareak eta irudi berria martxan.

txp_aurkezpena

\\ E-COMMERCERA JAUZI!

Orain arte ez bezala, webgunea ekitaldien zerbitzura ez ezik parrilen salmentara ere bideratuko da, atal honi garrantzia emanez. Izan ere, E-commerce orri bat sortu da, orrian bertan produktuak erosteko aukerarekin. Marketing digitalari dagokionez, sare sozialak martxan jarri dira, marka diskurtso eta nortasun grafiko berriarekin.

txp_online
https://www.youtube.com/watch?v=7m-O5xP7U34