Herriek egiten dute marka
2024
Bezeroa
Udalbiltza
MARKA BERPOSIZIONAMENDUA
Udalbiltzak bere ibilbidean mugarri berri bat abiatu du: erakundearen papera eta nortasuna eguneratu, eta bere jarduna XXI. mendeko testuingurura egokitu.
Horretarako, Sorlandek komunikazio estrategia integrala garatu du, hasieratik bukaerara arteko ibilbidea osatuz: marka azterketatik hasi eta euskarrien sorkuntzaraino.
Prozesua hausnarketatik eta elkarlanetik abiatu genuen: Udalbiltzaren izaera, historia, indarguneak eta erronkak sakon aztertu ondoren, komunikazio estrategiaren oinarriak finkatu genituen. Horren emaitza izan da berposizionamendu estrategikoa: Udalbiltza definitzea naziogintzarako udal agentzia gisa, udalerrien eta herrien arteko sare eraginkorra sustatzen duena, tokiko garapena eta burujabetza ardatz hartuta.


CLAIM-A
Hortik sortu zen claim berria, herriek Herria.
Esaldi horrek Udalbiltzaren funtsa laburbiltzen du: udalerriek, beren jardun eta lankidetzaren bidez, eraikitzen dutela letra larriz idatzitako Herria —Euskal Herria—.

WEBGUNEA
Marka posizionamendu berria islatzeko webgune berria sortu dugu, erakundearen ikuspegia, proiektuak eta zerbitzu eskaintza modu argi eta erakargarrian azaltzen dituena. Honekin batera, bideo korporatibo bat, bere mezua modu bisual eta emozionalean zabaltzeko.

MARKA ARKITEKTURA
Horrez gain, marka nortasun eskuliburua garatu dugu, marka irudiaren elementu guztiak bateratzeko eta sistematizatzeko eta marka arkitektura definituz —Udalbiltzaren egitura nagusia eta haren egitasmoen arteko harremanak arautuz—.
Horren barruan kokatzen da, besteak beste, Geuretik Sortuak proiektuaren identitate bisual berria, sorkuntza diziplina bakoitzari kolore propioa eta izaera bereizia ematen diona, beti marka nagusiaren aterkiaren azpian.

BIDELAGUNTZA ETA JARRAIPENA
Egun, Sorlandetik Udalbiltzari bidelaguntza eskaintzen diogu komunikazio planaren garapenean eta eguneroko komunikazioan: ekitaldien antolakuntzan, sareetako estrategian eta euskarrien sorkuntzan.

EMAITZA
Marka berposizionamenduari lotutako irudi berritu eta koherentea, diskurtso sendoa eta komunikazio egituratua.
Udalbiltzak orain argi eta garbi adieraz dezake bere nortasuna eta misioa: herrietatik Herria eraikitzea, udalerriak elkarlanean, burujabetzaren eta naziogintzaren bidean.







