Skip to main content

4. etapa

Eguraldi txarra ari da egiten. Ia egun osoan egin du euria. Ondo etorri zaigu baina, lan asko daukagu egiteko-eta. Horretara etorri gara. Hainbat mezu eta postal bidaltzekoak gara Euskal Herrira. Gure esperientzia kontatu nahi dugu eta egunaren zati handi bat eman dugu horretan.

IMG 5137

Alboko herria, ferrya hartzen dena, Bodø da. Eta bertako komunikabiderik ezagunenak, BodoNu-k, elkarrizketa egin digu. Harritu egin dio gure bidaiak. 3000 kilometro egin ditugula gure izen berdina duen Sorland herrira dio. Berria agertzeak ekarri diguna da herritar askok daukala gure ibileren berri. Badakite nor garen eta zertara etorri garen. Captura de pantalla 2018 09 16 a las 11.04.48

 

Herria bisitatzen ari garela gaur Sorland-eko auzo bat ezagutu dugu. Sasoi baten kanpoaldea edo izan zena. Baserrietatik ardiak hara bidaltzen ziren. Eta Marka dauka izena. Marka. Jota ahozabalik utzi gaitu gaiak. Markagintza edo marka estrategian espezializatu gara azkenengo urtean. Lan-taldea ere egokitu egin dugu zeregin horretarako eta gure langintza nagusia horixe da; gure bezeroen markak handi egitea. Hala, gure claim-a “markak hazten diren lurra” da. Marka geuk idazten dugun moduan; k-rekin. Hau seinale bat da. “Agerraldi” bat. Bidaia lekurik egokienera egin dugula adierazten digu eta herria gehiago ezagutzeko gogoa eman digu.

marka

Herria ezagutzeaz gain, sagardoa ezagutzera ematen ere ari gara. Bidaia prestatzen genbiltzala, bertakoei zer oparitu pentsatzen, sagardoa ekartzea erabaki genuen. Sagardoaren sektoreak apustu handia egin du azkenengo urteetan elkartu eta balioa handitzeko. Kalitate handiko produktuak daudela erakusteko egin dute; bertako sagarrarekin sagardo asko egiten dela eraskusteko.  Euskal Sagardoaren marka lantzen ibili gara gu. Komunikazio estrategia, sorkuntza, marka garapena eta euskarri ezberdinak egin ditugu. Geuk ere, lanketa horretan murgilduta, sagardoa hobeto ezagutu dugu. Eta irla honek lotura zuzena dauka. Irlakoak bakailaoa arrantzatzen dute. Bertako industria %90ean bakailaoa da; lehortuta batez ere, gazitu eta freskoan. Eta bakailaoa da sagardotegietako jakietako bat. Beraz, ezagutu ditugun ordezkari ezberdinei sagardo botila ematen ari gara. Sagardoaren enbaxadore bihurtuz. Bihar ere gure esperientziaren berri ematen jarraituko dugu hemendik, sorland.eus|etik.

IMG 5239

 

Leave a Reply