Skip to main content

Ekolurra, EAEko produktu ekologikoak ziurtatzen eta sustatzen dituen elkartea, pauso bat eman du aurrera Ekolurra bereizgarria sortuta. Bereizgarria, produktuak ekologikoak direla bermatzeaz gain, bertakoak ere direla ziurtatzen du. Pauso ausarta, baina bidezko merkataritza, osasuna eta ingurunearen zaintzaren aldeko apustua ere.

Komunikazio estrategia bateratzailea

Ekolurraren izaerari burz aritzea osatzen duen kontseiluari buruz aritzea da. Bertan eragile publiko eta gizarte eraldaketa batzen dira; baina helburu nagusia bertakoa eta ekologikoa batzea izan da. Bereizgarriak euskal ekoizle ekologikoek bere produktuak identifikatzeko era sinisgarria eskaintzen du.

ekolurra-produktuak-sorland

Sorlandarrok ekitaldia antolatzearen arduradun izan gara. Ekitaldiaren Eszenak sortu eta prestatu ditugu eta prentsa agerraldia kudeatu dugu.

Horrez gain, prentsaurrekoaren hedabideen jarraipena egin dugu, bere zabalpena sustatzeko.

Prentsa bulegoa eta ekitaldia

Bereizgarriaren aurkezpena 2021eko abenduaren 15ean egin zen, Chillida Lekun, Hernanin. Bertan, Ekolurra kontseiluko ordezkariak, diputazioetako eragile publikoak eta ekoizleak bildu ziren.

ekolurra ekitaldia sorland scaled

Komunikazio euskarrien diseinua

Ekitaldia berezia izan zedin hainbat euskarri grafiko sortu ditugu, prentsa agerraldirako set-ak, roll-up korporatiboa, papergintza eta ekitaldiaren egunaren Making Off-a, adibidez.