Skip links

Publizitate kanpainak

Publizitate kanpaina produktu bat saltzeko edo zerbitzu bat iragartzeko komunikazio teknika da.

Publizitate kanpaina briefing txostenarekin hasiko dugu, bi orritan argibide guztiak sintetizatuz: iragarlea, produktu-zerbitzua, marka, xede-taldea, komunikazio helburua, merkatu egoera, eskainitako onura, sinesgarritasun argudioak, derrigorrezko betekizunak, egutegia, aurrekontua…

Publizitate kanpaina bideratzeko, sorkuntza estrategia zehaztuko dugu: nori eta zer eskainiko diogun. Lanketa honetan, xede-talde gakoa identifikatuko dugu eta eskainiko diogun onura zehaztuko dugu.

Publizitate kanpaina sortzeko, ideia nagusi bat landuko dugu: oinarrizko hitz eta irudi gakoak aurkitu, eta kanpaina oso bat gauzatzeko garapen aukerak ziurtatu. Hori guztia, marka lanketa orokorra zainduz.

Publizitate kanpaina gauzatzeko, aurreikusitako zabalkunde planaren araberako kanal eta euskarriak ekoiztuko ditugu: kartelak, spotak, irrati kuinak, webgunea, sare sozialak, ekitaldiak, kale ekintzak eta abar.

Publizitate kanpainak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies