Skip to main content

Joan den urtebetean Euskaraldiaren komunikazio estrategia, publizitate sorkuntza eta ekitaldien antolaketa lanetan buru-belarri jardun ondoren, Sorland agentziako kideok geure kabuz eta geure kanaletan ere bat egin gura dugu ariketa sozial honekin.

Horretarako, aste honetan zehar, gure eguneroko arlo profesionala eta euskararekiko betidanik dugun lotura uztartuz, publizitate arloan historia egin duten bost ideia handi berrituko ditugu euskararen erabileraren aldeko mezua zabaltzeko.

Euskaraldia bultzatuko dugu, beraz, batetik, eta publizitate arloko maisuei omenaldia egingo diegu, bestetik.

 

9b43431f56a3e58879037e1c717b944aMarlboro man

Tabakoa sustatzeko publizitatea debekatu aurretik, Leo Burnett publizitate exekutibo ezagunaren eskutik, Marlborok bere irudia aldatu zuen 1954tik aurrera, emakumeentzako tabakoa izatetik balio maskulinotzat jotakoekin lotzeko marka. Estereotipo amerikarrak erabili zituzten, emakumeekin identifikatutako zigarretak erretzeko kezkarik ez zuen gizona sortzeko.

Marlboro gizona munduan inoiz izan diren eraginik handieneko 101 pertsonen artean aurrenekoetan sartu izan dute.

 

 

 

Euskara gizona. 

Euskararen sustapena ez ezik, erabilera bera ere debekatua izan da tabakoa baino urte luzeagotan. Eta, gaur egun, garai batean Marlboro zigarretak bezala, umeak ez ezik, emakumeak dira gehien erabiltzen dutenak.

Hargatik berrinterpretatu nahi izan dugu ideia hau, euskal gizonarekin lotuz irudia eta Marlborok urte askoan erabili zuen eslogana berrituz: “Zatoz zaporea dagoen tokira”.

proposamenakDEF42

Leave a Reply