Skip to main content

Joan den urtebetean Euskaraldiaren komunikazio estrategia, publizitate sorkuntza eta ekitaldien antolaketa lanetan buru-belarri jardun ondoren, Sorland agentziako kideok geure kabuz eta geure kanaletan ere bat egin gura dugu ariketa sozial honekin.

Horretarako, aste honetan zehar, gure eguneroko arlo profesionala eta euskararekiko betidanik dugun lotura uztartuz, publizitate arloan historia egin duten bost ideia handi berrituko ditugu euskararen erabileraren aldeko mezua zabaltzeko.

Euskaraldia bultzatuko dugu, beraz, batetik, eta publizitate arloko maisuei omenaldia egingo diegu, bestetik.

 

IMG 3175

 

Real Beauty

Dove markak 2004an kaleratu zuen “Real Beauty” kontzeptua, Ogilvy & Mather agentzia entzutetsuaren eskutik. Dove benetako edertasunarekin konprometitu zen, bere erosleak ez baitziren gainerako kosmetikoen kanpainetako modeloekin identifikatzen, eta bere benetako bezero horiek bihurtu zituen protagonista. Bete-betean asmatu zuten, markaren irudia hobetuz.

Askoren ustez, mende honek egingo dituen bi hamarkadotan oraingoz ezaugutu dugun publizitate kanpainarik onena da.

 

 

Benetako euskara

Euskararen aldeko publizitatean eta mezuetan ere eredu ederregiak erakutsi izan ditu ia beti. Euskaldun perfektuak. Akatsgabeak. Euskaldun askoren autoestimua kaltetu du horrek, haien hizkuntza gaitasuna zaintzera eta hobetzera bultzatu beharrean.

Hortik Dove etxearen ideia bikainaren gure berrinterpretazioa: Benetako euskara. Gutako gehienok ez garelako euskaltzainak. Ezta beharrik ere!

proposamenakDEF5 1

Leave a Reply