Skip to main content

3. etapa

Goizeko 4:45etan hartu genuen Sørlanderako ferry-a, gogotsu. Lofoten irletako mendien artetik ikusi genuen eguzkia irteten, silueta zoragarriak sortuz. Ikaragarria Norvegiako egunsentia.

Veroytik min

Goizeko 9etan heldu ginen Sørlandera. Bertan Dagfinn Arntsen alkateak egin zigun harrera. Sørland kokatuta dagoen Værøy irla erakutsi zigun autoz eta bertako bitxikeriak kontatu zizkigun. Værøyk “eguraldiaren irla” esan nahi du eta bertan fenomeno oso berezi bat gertatzen da: anomalia klimatologiko bat dela eta, zirkulu polarretik haratago kokatuta dagoen irla honetako tenperatura ia inoiz ez da zero gradutik jaisten.

kotxia min 1sorlandHerria min 1

Irlako ekonomia bakailao arrantzan eta lehortuta saltzean oinarrizten da. Urtarriletik martxora bitartean arrantzatzen dituzte bakailaoak eta udaberritik udara edukitzen dituzte lehortzen. Portu inguruaren lurzoru gehienak daude bakailaoa zintzilikatzeko egur tentekoekin beteta. Aintzinako sistema da, duela 1000 urte ere Bikingoek halaxe egiten zuten. Behin lehortutakoan, 15 urte ere iraun ditzake arrain-lehortu horrek alferrik galdu gabe. Arrain lehortuak ondo saltzen dira, gehienak Italian, Espainiar Estatuan eta Nigerian. Espainiako Estatuko salmentak igotzeko aukera ikusten dute eta horretan saiatu nahi dute. Gure aldetik, dauzkagun harreman-sareen bitartez aukerak sortzen saiatuko gara.

bakailaua min

Værøy irlan gizakia lehenengoz orain 3000 urte azaldu zela frogatuta dago, bertako kobazuloetako pinturak hala adierazten baitute. Hala ere, historialarien ustez, duela 12.000 urtetik egon da jendea Værøy irlan bizitzen. Aldaketa handiak izan dituen irla da. Itsasoak milioika urtetan izan dituen igoera eta jeitsiera handienen arrastoak ageri dira irla bazterretan.

Alkateari hainbat opari egin genizkion, gure agentziak landutakoak denak: Abadiñoko Udalaren aurkezpen liburua, Euskal Sagardoa jatorri-deiturako bi sagardo botila eta Orexako ardi-gazta ketua.

alkateaz min

Datorren asterako beste hitzordu bat finkatu genuen alkatearen bulegoan, bi Sorlanden arteko elkarlana sustatzeko asmoz. Egunero esperientziaren berri ematen jarraituko dugu hemendik, sorland.eus|etik.

Leave a Reply