Skip to main content

7. etapa

Goizeko 7:30erako etxea jasota utzi dugu. Dagfinn Arntsen alkatea dator ordu horretan. Azkenengo batzar bat egingo dugu berarekin gosaltzen dugun bitartean. Pernila jan du gustura eta arrautza-tortilla. Gainerakoa ere bai, baina bi hauek bereziki.

alkatea

Geuk eskatuta dator alkatea, herriari eta irlari buruzko balorazioa partekatu nahi dugu berarekin. Bezero bat gugana datorrenean komunikazio estrategia bat lantzeko, marka azterketa sakon batekin hasten dugu lana beti sorlandarrok. Gaur irlari buruzko marka azterketa labur bat egin diogu alkateari. Hainbat pertsona ezagutu ditugu eta denekin hitz egin dugu irlaren egoerari buruz eta jasotakoarekin egin dugu marka azterketa hori.

Aipatu diogu irlak sekulako aukerak dituela. Baina, ez dagoela turismorantz bideratuta. Hainbat herritarren ustez, Værøy irlak badauka diru iturri nahiko sendoa: arraina. Batez ere bakailaoa. Eta ematen du horrekin nahikoa dutela.  Gure iritzia eman diogu: “herri izaera” lantzea beti dela aberasgarria. Turismora bideratuta egon edo ez. Azken batean, bertakoak herriarekiko harro sentitzea da garrantzitsuena.

Lofoten irlek turismo asko jasotzen dute. Azkenengo urteetan asko hazi da, gainera. Eta Værøy irla (Sørland herria dagoena), Lofoten irletatik bigarrena da eta sarrera modura “saldu” daiteke edo “irteera” modura. Badauka Værøy irlak xarma berezi bat. Lasaia da. Ikaragarri polita. Jendea oso irekia da. Lehenengo harremanean lotsatia, baina behin hitz egiten hasitakoan harreman errazekoa. Mendi ibilbide ederrak egin daitezke, aurora borealak ikusi daitezke, hondartzak, jatetxeak, tabernak…

Bota dizkiogu hainbat ideia herria turismoari begira hobeto prestatua egoteko; harrera egiteko mezugintza lantzea, informazio bulego bat zabaltzea, ibilbideen mapa-foiletoa, seinaletika hobetzea eta beste hainbat. Ondo hartu ditu egindako ekarpenak, eta jarraian, heliportura eraman gaitu. Jatorra izan da alkatea gurekin. Beti laguntzeko prest dagoen pertsona horietakoa.

elikopteroa

10:00ak aldera heldu gara Bodøra eta paseo batzuk emanda, arratsaldeko 7etan Sami herriaren ordezkaria eta parlamentaria den Astri Dankertsen-ekin elkartu gara. Samien hizkuntza eta kultura arriskuan dago eta identifikatuta sentitzen gara beraiekin.

Astri ezkerreko alderdi batekoa da. Roth-ekoa. Parlamentaria da Norvegiako parlamentuan eta parlamentaria da Samien parlamentuan. Gauza asko ari dira egiten azkenengo urteetan Samien hizkuntza eta kultura bultzatzeko; Euskal Herrikoen antza handia duten haurtzaindegiak sortu dituzte, Sami hizkuntza bultzatzeko bulegoak… Esan diegu Euskal Herrian erakunde ezberdinekin harremanetan jartzeko prest gaudela eta eskertu dute. Gaueko 10:00etan besarkada batzuekin agurtu gara eta elkar berriz ikusteko esperantzarekin.

Parlamet

Leave a Reply