MARKA ESTRATEGIA

Igor Elorza Aranoa
Zer da marka bat? Zertarako behar du enpresa, erakunde edo mugimendu batek? Zergatik da garrantzitsua bere bezero, erabiltzaile edo zale batentzat?
Hamabost urte baino gehiago daramat hainbat markarentzat estrategiak ideiatzen, galdera orokor eta zabal horientzat erantzun bakarra eta zehatza aurkitzeko. Euskaraz lan egiten dut gehienetan, gazteleraz askotan eta anglizismoak erabiliz ia beti: naming, branding, target, storytelling eta abar. Badakizu. Ya tu sabes. You know.
Arlo ugaritako markak sortzen, ezagutzera ematen eta indartzen jardun dut, besteen artean: Orai, Jakin, Txalaparta eta Puntu.eus.




