KANPAINA GARAPENA

Irantzu Larrea Tena
Nola koordinatzen eta antolatzen dira koherentziaz kanpaina baten euskarri ugariak? Zergatik da garrantzitsua liburuen, aldizkarien edo eskuorrien diseinu editoriala?
Laster hogeita bost urte izango dira hainbat markarentzat diseinu grafikoa lantzen dudala. Ordena eta planifikazioa gustatzen zaizkit: gauza bakoitzak bere lekuan eta unean duen esanahiaren garrantzia. Agian horregatik, publizitate kanpainak garatzea eta diseinu editoriala dira komunikazio arloan gogokoen ditudan lanak.
Urte hauetan guztietan hainbat bezerori lagundu diet euren marka komunikazioa hobetzen, edukiak modu erakargarri eta eraginkorrean antolatuz, besteen artean: AEK, Durangoko Azoka, Jakin eta Eusko Jaurlaritza.




