Skip to main content
maialen-odriozola-martija

Maialen Odriozola Martija

KOMUNIKAZIO AHOLKULARIA

Nola ulertu behar du enpresa edo erakunde batek komunikazioa bere helburuak betetzeko? Zerk nabarmendu dezake? Zerekin iritsi behar du jendearengana?

Gustatzen zait gure bezeroekin eskuz esku lan egitea. Euren sektorea ezagutzea, marka bakoitzaren eta bere xede-taldeen beharrizanak aztertzea, komunikazioaren bidean azaleratzen diren zalantzei erantzutea. Eta, batez ere, bezero bakoitza bere proiektuak gauzatzen eta helburuak betetzen ari dela ikustea, hurrengo erronkak irudikatzeko.

Arlo ugaritako markak sortzen, ezagutzera ematen eta indartzen jardun dut: Eusko Jaurlaritzaren hainbat ekitaldi eta kanpaina, AEKren matrikulazio kanpainak edo Fagorren komunikazio estrategia eta markagintza, esaterako.

espiral-borde
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.