ARTE ZUZENDARIA

Maite Elias Uria
Zer da marka sorkuntza? Zer behar du marka grafiko batek bere esanahi guztiak ondo komunikatzeko? Nola aukeratu behar dira tipografia, koloreak eta gainerako osagaiak?
Hemezortzi urte daramatzat markak eta kanpainak diseinatzen. Kolore eta formetan pentsatzeko joera daukat: gaur ezagutu bazaitut, bihar errazago gogoratuko dut zure kamisetaren kolorea zure izena baino. Urteen poderioz, markagintzan topatu dut nire lekua; baita webgune eta sareetako diseinuetan ere. Sinpletasunaren magia dugu gustukoen, bogan dauden tendentziak jarraitzen ditugun arren.
Logotipo hutsetik haratago, irudigintzaren bitartez, marka kontakizunak sortu ditut urte hauetan guztietan: Jakin, Euskaraldia, Berria, Fagor, Lesakoko udala…




