ESTRATEGIA DIGITALA

Sara Matsutani Arrizabalaga
Zerbait duzu esateko baina ez dizu inork entzuten? Informazio gaindosiaren aro bizi honetan nahikoa al da enpresa edo erakunde batek kanal digitalak edukitzea?
Sareetan eduki esanguratsua sortu behar dugu; bisualki landua eta bat datorrena marka identitatearekin. Estrategikoki pentsatutako edukia, audientziaren beharretara zuzendua eta balio bereizgarria duena; esanguratsua, erabilgarria, benetakoa, eta gure mezuak entzunak eta ikusiak izatea lortuko duena. Eduki gogoangarria.
Horretan dihardut Sorlanden, mundu digital aldakor honen erronkei aurre egiten. Kontzientzia etikotik, euskaratik, marken bidelagun izanez. Besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, EHU, Euskaraldia eta Irudika.




