Aurten ere bere bidea egiten ari da Urmuga. Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuz urak kantauri eta mediterraneo itsasoetara banatzen dituen ertz luze hori da Urmuga.
Beste urte batez Sorland Urmugaren parte da, baina aurtengo edizioan pausu bat gehiago eman eta bidelagun izatetik antolatzaile izatera igaro gara.
Ez da aldaketa bakarra izan, Sorlanden Urmugaren komunikazioaren profesionalizazioan sakontzeko apustua egin baitugu. Ondorioz, diseinu berri bat sortu dugu aurtengo ediziorako, kolore biziak baliatuz. Gainera, marketing digitalaren esparrua landu dugu bereziki, webgune berri bat atera eta sare sozialen kudeaketa gure gain hartuta.
Angulo Portun hasi genuen bidaia uztailaren 13an, eta Izaban amaituko dugu hilaren 31an. Euskal Herria josten duen ibilbidean elkar topatuko dugu mendizale eta musikazaleak, natura eta gizakia musikaren bidez harremantzen.