Komunikazioa bidaia bat dela esan ohi dugu sorlandarrok: bideorria zehazten duen estrategia; baliabideak ezartzea marka eraikitzeko; bidaia osatuko duen ekintza plana; eta markaren jarraipenak emango dizkigun koordenatu berriak, hurrengo helmuga begiz jotzeko.
Urmuga egitasmoaren bidelagun izateko aukerak lehen kolpean gogobete gintuen, beraz. Musika eta mendizaletasuna batzen dituen zeharkaldi honetako kideekin bat egin genuen, haiekin elkarlanean, ekintza eta komunikazioa aldi berean ideiatzeko eta kudeatzeko, XXI. mendeko ekimen batek eskatzen duen moduan.
Marka estrategia, brandinga eta komunikazio bulegoa ez ezik, gure gain hartu dugu babesletzak lortzeko zereginaren zati bat ere; COVID19ak zaildu du egitasmo hau martxan jartzea, eta beharrezko zen parte hartzeko interesa eduki zezaketen markak aurkitzea.
Bidai on!