Skip links

Sormenaren lurraldean
bizi gara.

Bi hamarkadako esperientziadun
komunikazio lan-taldea gara.

Deituiozu gizarte, merkatu edo ingurugiro. Deituiozu jende, hiri edo egunsenti. Berdin dio.
Zure enpresa edo erakundeak kontestu lehiakor batean kokatu behar du.
Gaurko jendearen balioak eta kaleko giroa ezagutu. Ekonomiaren gorabeherak eta bizi-baldintzak aztertu. Lehiakideen helburuak eta bihar goizeko haizeak aurreikusi.
Zure markak aukeraz eta mehatxuz beteriko lurralde batean egin behar du bidea, dagokion lekua irabazteko.
Eta guk bidaia horretan lagundu nahi dizugu.

Sormenaren lurraldean
bizi gara.

Bi hamarkadako esperientziadun
komunikazio lan-taldea gara.

Deituiozu gizarte, merkatu edo ingurugiro. Deituiozu jende, hiri edo egunsenti. Berdin dio.
Zure enpresa edo erakundeak kontestu lehiakor batean kokatu behar du.
Gaurko jendearen balioak eta kaleko giroa ezagutu. Ekonomiaren gorabeherak eta bizi-baldintzak aztertu. Lehiakideen helburuak eta bihar goizeko haizeak aurreikusi.
Zure markak aukeraz eta mehatxuz beteriko lurralde batean egin behar du bidea, dagokion lekua irabazteko.
Eta guk bidaia horretan lagundu nahi dizugu.

Zuzendaritza eta marka aholkularitza


Gorka Barruetabeña Iturriaga

ZUZENDARITZA OROKORRA

Sorlandarra izan aurretik:
Iurretan jaio nintzen. Kooperatiba Enpresen Kudeaketarako Ikastaro Aurreratua (MU) egin nuen eta hamar urtetik gora daramatzat enpresa eta erakunde ugariren marka aholkulari.
Gogoko dut:
Autokarabana hartu eta mendira joatea.
Lur bat bidaiatzeko: 
Sørland, Norvegiako gure herri adiskidea.


Maialen Odriozola Martija

BEZEROEN AHOLKULARITZA

Sorlandarra izan aurretik:
Zumaiarra naiz. Kazetaritza ikasketak egin nituen EHU-n eta UAB-n, eta komunikazio eta saregintzara bideratu dut nire ibilbidea azken urteetan.
Gogoko dut:
Liburu bat hartu eta ideiei hitzak jartzea.
Lur bat bidaiatzeko: 
Siberiako Baikal lakua.


Ioar Oteiza Goienetxe

BEZEROEN AHOLKULARITZA

Sorlandarra izan aurretik:
Lesakan sortu nintzen. Ekonomian lizentziatua (EHU) eta Komunikazio Zuzendaritza eta Publizitate Kudeaketa (ESIC) ikasia naiz, eta horretan dihardut orain.
Gogoko dut:
Ordenagailua itzali eta trikitixa jotzea.
Lur bat bidaiatzeko: 
Argentina.


Ismene Narbaiza Llaguno

LANEN KOORDINAZIOA

Sorlandarra izan aurretik:
Durangarra naiz. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EHU) ikasi nuen, eta azken urteotan industria zein zerbitzu arloko enpresatan egin dut lan.
Gogoko dut:
Hizkuntzak ikastea eta jendearekin hitz egitea.
Lur bat bidaiatzeko: 
Grezia.

ON eta OFF BRANDINGA


Gotzon Garaizabal Pildain

SORKUNTZA ZUZENDARIA

Sorlandarra izan aurretik:
Elorriokoa naiz.
Delineazioan hasi eta diseinu grafikoari ekin nion duela hogei urte baino gehiago. Marka eta kanpaina ugari landu dut ordutik.

Gogoko dut:
Pintzelak hartu eta oihalak margotuz
zapatillak zikintzea.

Lur bat bidaiatzeko: 
Pluton.


Igor Elorza Aranoa

MARKA ETA SORKUNTZA ESTRATEGIAK

Sorlandarra izan aurretik:
Durangon jaio nintzen. Sorkuntzan dihardut oso gaztetatik, adierazpide ugaritan, eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra (UAB) egin dut.
Gogoko dut:
Zuzeneko artearekin gozatzen dut, oholtza gainean arituz zein behetik adituz.
Lur bat bidaiatzeko: 
Hiri ezezagun bat.


Maite Elias Uria

MARKA NORTASUN GRAFIKOAK

Sorlandarra izan aurretik:
Azkoitiarra naiz. Publizitatea eta Harreman Publikoak (EHU) ikasi nuen, eta publizitate agentzia handietan, estudio txikietan zein freelance jardun dut.
Gogoko dut:
Dekorazio eta moda gaietan boladan dagoena jarraitzea.
Lur bat bidaiatzeko: 
Indonesia.


Julen Larruskain Oiaga

INTERNET ETA MARKETING DIGITALA

Sorlandarra izan aurretik:
Donostian jaio nintzen. Arte Ederrak (EHU) ikasi nuen, eta hogei urtean dihardut komunikazioan eta diseinugintzan, markagintza digitalean espezializatu arte.
Gogoko dut:
Rocka ez denean zinema, zinema ez denean natura.
Lur bat bidaiatzeko: 
Matrix.

KANPAINEN GARAPENA ETA EKOIZPENA


Irantzu Larrea Tena

DISEINUGINTZA GRAFIKOA

Sorlandarra izan aurretik:
Ermuan jaio nintzen. Publizitatea eta Harreman Publikoak (EHU) ikasi nuen, diseinugintzari ekin eta hainbat publizitate agentziatan lan egin dut geroztik.
Gogoko dut:
Gauza berriak ezagutzea eta ikastea.
Lur bat bidaiatzeko: 
Zelanda Berria.


Peru Arrasate Iriarte

ERREDAKTORE KREATIBOA

Sorlandarra izan aurretik:
Durangarra naiz.
Kazetaritza (EHU) ikasi nuen, eta telebistan lehenengo lan esperientzia izan ondoren, komunikazioari ekin diot berriki.

Gogoko dut:
Abentura kirolak eta telesailak.
Lur bat bidaiatzeko: 
Kanadako Oihan Elurtuak.


Mikel Askasibar Bizkarralegorra

KANPAINA ETA EKITALDIEN EKOIZPENA

Sorlandarra izan aurretik:
Elorriokoa naiz. Diseinu Editoriala, Marketing eta Merkataritza eta Publizitate Grafikoa ikasi nituen, eta kameren eta ohialen atzealdean dihardut orain.
Gogoko dut:
Futbola da nire pasioetako bat.
Lur bat bidaiatzeko: 
Berlin.

Sorlandarra izan nahi duzu?

Komunikazioaren lurraldean zehar bazabiltza eta abenturazalea bazara, bidali zure curriculuma. Markagintzan, publizitatean zein interneten egitasmo berriei ekin behar diegunean, bidelagun gehiago ezagutzea gustatzen zaigu, haiekin bizipenak partekatzeko. Askotan, bidaia luze baten hasiera izaten da.

Bidali zure curriculuma

Sorland zero koordenatuak

Sorlanden zero koordenatuak Abadiñon daude, Euskal Herriaren erdigune demografikoan. Lanerako inguru lasai eta ederrean kokatuta, ordu erdira dugu Bilbo, hiru ordu laurdenera Donostia eta Gasteiz, eta ordu eta laurdenera Baiona eta Iruñea. Kasualitateetan sinesten duzuenontzat, lehenengo euskal herria ere bada Abadiño alfabetikoki.

– P:
+ 34 946 810 261

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies