Skip to main content

Haizea Bedialauneta García

Diseinatzailea

Ibilbidea: Komunikazioa eta ikustentzunezko mundua inguratzen duen oro txikitatik helburu izan ditudan arloak dira. Dual aukera honekin epe luzeko praktikaldi baten parte izateko aukera eman dit Sorlandek. Nire helburuak denboraldi honetan inguruan izango ditudan profesionengandik asko ikastea eta sektoreko erronka ezberdinak aurrera ateratzeko gai izatea dira.

Bidaiak: Unibertsitate lanetarako zein lehiaketetarako hainbat spot eta diseñu sortzeaz gain elkarte eta enpresa txikiei haien hedapena garatzeko hainbat proiektu zein webgune sorkuntzatan aritu naiz.

Bidelagunak: Sortzaileak, diseñatzaileak, gidoilariak, ilustratzaileak, web garatzaileak, kameralariak… sektore hau hain da handia bidelagunak beti izango direla ongietorriak.