Orai adimen artifizialeko langune berria jaio da
2021
Bezeroa
Orai
MARKA NORTASUNA
Etorkizuna dirudi, baina orai da. Eta guk, Sorland agentziako kideok, marka berri honen sorreran lan egiteko aukera izan dugu.
Orai langunea Elhuyar fundazioak sustatutako marka da, NLP teknologiatan (Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan) espezializatutakoa. Orai NLP Teknologiak goi-mailako ikerketa eta soluzio teknologiko adimentsuak eta etikoak ekoizten ditu, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin eta enpresekin elkarlanean.
Orai langunea osatzen duten kideek 20 urteko esperientzia metatu dute ikerketa akademikoan eta ekoizpen aplikatuan. Lan-talde horren etorkizun-senak eta Elhuyar fundazioaren sustenguak kokatu du Orai bai Europa mailako ikerketa-sarean bai hainbat herrialdetako soluzio teknologikoen ekoizpenerako lankidetzan.

Orai languneko kideen etorkizun-sen hori, baina, gaur egungo lehiakortasunaren testuinguruan frogatu beharra zegoen. Adimen artifizialeko adituekin ez ezik langunearen bezeroekin egin genuen marka azterketa, eta ondoko hiru ondorioak utzi zizkigun: sektoreko adituen onarpena du languneak, bezeroen asebetetze maila handia da, eta, datozen urteetan adimen artifizialak izango duen garapena kontuan izanda, orain NLP zerbitzu lehiakorrak eskainiko dituen marka berria sortzeko unea.
Marka berri hau, gainera, aurretik aipatuez gainera, bere arrakasta kasuak azalduz aurkeztu daiteke: hedabideetan emakumeen presentzia monitorizatzeko proiektua (Emakunde); irudien errekonozimendua eta hizketaren ezagutzaren bidez administrazio, barne-prozesu eta fabrikazio eraginkorragorako aplikazioak (Ulma Construcción); Languedoc-eko okzitanierarentzat eta Gaskoinikako okzitarierarentzat hizketa-sintesirako sistema (Votz proiektua).
LANTZAMENDUA
Webgunea, sareak, bideospota eta aurkezpen ekitaldia. Orain marka sortu ondoren, zinezko marka eraikuntza egiten hasteko ordua iritsi da: marka aurkeztu eta ezagutarazteko ekintza plana abian jartzea.
Horretarako, lehenik, lantzamenduari ekin diogu, eta hiru zeregin nagusi izan ditugu: webgunearen eta sareen eduki bisual zein berbalak diseinatzea; bideospot korporatiboa ideiatu eta ekoiztea euskaraz, gazteleraz eta ingelesez; eta aurkezpen ekitaldia antolatzea Donostiako Kursaalen.








