Skip to main content

gorka sorland

Joan den ekainean bete genituen 18 urte. Adinez nagusitu ondoren, uda iniziatikoa izan dugu aurtengoa, eta erabaki garrantzitsua hartu dugu: gure buruaz beste bat egitera goaz.

Diseinugintza grafikoa eta itzulpen zerbitzuak eskaintzeko estudioa sortu genuen Durangon bi milagarren urtean, eta Abadiñora aldatu ginenetik balio sozial aberatseko erakundeak indartzen eta ekimenak sustatzen lan egin dugu: euskara, kultura, hezkuntza, konfiantzazko elikadura, tokiko enpresagintza, bidezko lan harremanak…

Marka eta egitasmo bakoitzaren premiak zehaztea hartu dugu beti gure lan egiteko moduaren abiapuntutzat. Behar zehatz horiei erantzuteko profesionalik egokienak bilatzea eta lan-talderik onena osatzea.

Horrek guztiak beste bat, beste batzuk egin gaitu.

Zerbitzu osoko komunikazio agentzia gara gaur egun. Marka estrategia, on eta off brandinga eta komunikazio kanpaina zerbitzuak eskaintzen ditugu gizarte zein administrazio erakundeentzat, zerbitzu zein industria enpresentzat eta euskal marka komertzialentzat.

Zerbitzu horiek guztiak eskaintzeko, hamaika profesionaleko talde egonkorra osatu dugu agentzian. 24 urte ditu gazteenak eta 51 eskarmentatuenak. Bost dira andrazkoak eta sei gizonezkoak. Zazpi bizkaitarrak, lau gipuzkoarrak eta bat nafarra. Guztiok maite dugu kalitatez, pasioz eta bizipozez egindako lana.

Agentziako lan-talde egonkorraz gainera, komunikazio eta sormen alor desberdinetan espezializatutako beste dozena bat aditu edo enpresako lankidetza sarea ere egin dugu, gainera.

Beste agentzia bat gara. Eta beste marka bat sortzera goaz.

Leave a Reply