Skip to main content

Aldaketa: Aldatzeko ekintza eta horren ondorioa.

Markak hazten diren lurra da Sorland. Egunero landatzen dira hemen, etorkizuneko marka izango diren horien haziak. Mimoz ureztatzen dira, ongarri egokienez ondu eta milaka markarekin borrokatu beharko duten munduan, eguzki izpiak bilatzen erakusten zaie. 18 urte di-da modura lan egin ondoren, zerbitzuak zuzenean markagintzara bideratu ditu. Sorlandera bideratu ditu. Aldatzea erabaki du eta horrek ondorio batzuk dakartza.

Ondorioa: Zerbitzu hori modu eraginkorrenean emateko langileak janztea. Branding delakoan murgildu eta marka baten sorrerarako teknika ezberdinak ikastea. Horretarako, Madrilen Branzai markagintza etxe ezagunak ematen dituen ikastaroetan parte hartu dugu. 

Zergatik?

Markak logotipo huts bat direla pentsatzen dutenak badaudelako oraindik, baina…

Nesquik edo Colacao?

Coca-Cola edo Pepsi?

Nutella edo Nocilla?

Baliteke produktua bera, ezberdina izatea, baina gizarteak produktua bera baino zerbait gehiago defendatzen du. Etxea defendatzen du, marka!

Marka bat bere kontsumitzaileek defendatzeraino eramatea logotipo batek bakarrik egiten duela pentsatzea, logotipoari gehiegi eskatzea da. Baita marka horiek logotipo batek bakarrik eutsiko dituela denboran zehar, konpetentziaren aurrean.

Inmortalak ematen zuten baina non daude MSN momentuko mezularitza zerbitzuak, Kodak kamerak, Sony Ericsson mugikorrak, Boomer txikleak?

Marka indartsuak sortzeaz gain komunikazioan eta marketin jardueretan koherenteak eta eraginkorrak izaten ere erakutsi digute. Mundua abiada bizian aldatzen doa, inoiz baino marka gehiago sortzen dira. Milaka gehiago ikusiko ditugu hazten eta beste milaka hiltzen.

Gu ez gara asetu, gurean hazten diren markak ureztatzen jarraituko dugu, ontzen, indartzen.

Ikasten jarraituko dugu, zure marka gizarteak berak defendatu dezan.

IMG 2525IMG 2527IMG 2528IMG 2529IMG 2531IMG 2532IMG 2533