Skip to main content

3 post

 

Marka nortasun bisuala da enpresak eta erakundeak ezagutzera emateko osagairik ikusgarriena, eta, beharbada horregatik, nabarmenena. Ohiko hizkeran logotipoa esaten zaiona.

Marka nortasun bisuala eraikitzea, beraz, estrategia eta sorkuntza oreka handia eskatzen duen lan erabakiorra da.

Sorland agentziaren kasuan marka nortasun bisual ireki bat bilatu dugu, garapen aukera anitzak zabaltzen dituen logotipo soil baten aldeko hautua eginez: tipografikoa, zuribeltza eta lerro sotil batek zeharkatua.

Sorland markaren berezko tipografia sortzeko san serif familiako eredu suitzarretan inspiratu gara. Eta minuskularen alde egin dugu gertutasuna, ñabardura eta nortasun aberasgarria islatzeko.

Zuribeltzak argi guztiak batzen ditu bere baitan. Batetik, edozein kanal eta euskarritarako aplikazio mota guztiak erraztuko dizkigu: papergintza, ikus-entzunezkoak, digitala, argazkigintza eta abar. Bestetik, hasiera honetan kolore pastelak erabiliko baditugu ere, zabalik uzten dizkigu aukera guztiak.

Zeharkako lerro finarekin osatu dugun ikur sotilak espazio bat sortzen du: premiak \ soluzioak ; estrategia \ sorkuntza ; erreala \ imaginarioa ; galderak \ erantzunak ; ideak \ ekintzak ; eta abar.

Leave a Reply